Emakume nagusien aurkako indarkeria matxista
Indarkeria matxistak emakumeei eragiten die bere bizitza osoan zehar, baina emakume eta adinean nagusia izatea, arrisku faktore bihurtzen da eta, horrez gain, indarkeri mota hau bizitzaren beste uneetan baino ikustezinagoa bihurtzen da.
Emakume nagusiei eragiten dien indarkeria modu ezberdinetan adierazi daiteke: umiliazioak, irainak, bazterketa, diru-kontrola, sexu-abusuak… hilketaraino.
Menpekotasun gradu ezberdina sufritzen duten emakume askok. jipoi fisiko, psikologiko edo sexu jipoiak jasan behar dituzte beraien bikote, seme-alaba edota osasun zerbitzuetako langileengandik.
Genero estereotipoak eta aipatutako jazarpenak ondorio latzak eragin die, zalantzarik gabe, emakume askori. Lehenago jasandako era jarraituan tratu txarrak eragin sakonak eta kalte handiak eragin ahal izan dituzte osasunean eta bizi-kalitatean.
Indarkeria ekonomikoa ere badago. Indarkeria ekonomikoa sortzen da emakume nagusi asko, bere diru sarrera eskasia dela eta, hilaren amaierara iritzi ezinik aurkitzen direnean. Emakume horiek dira, bere erreprodukzio eta zaintza lanen bitartez, aberastasun ugari sortu dutenak, eta oraindik ere, nahiz eta urte askotan sartuak izan, lan hori betetzen ari direnak. Lan horietako gehienek ez dute, «lan» gisa onarpenik jasotzen, ezta soldatarik ere.
Horren ondorioz, miseriazko pentsioak jasotzen dituzte. Hego Euskal Herrian, emakumeen pentsioak gizonezkoenak baino % 40 baxuagoak dira eta emakume alargunen laurdenek 700€ baino gutxiago kobratzen dute. Eta, menpekotasun ekonomikoak indarkeria matxista errazten du.
Asko dira emakume pentsiodunok ditugun aldarrikapenak. Horregatik,bai Azaroaren 13an nola Azaroaren 25ean, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako emakume pentsiodunok kalera aterako gara. eta dei egiten diegu edozein adineko emakumeei gurekin egoteko:
. Azaroaren 25ean adin guztietako emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako urteroko mobilizazioetan
. Baite ere, Azaroaren 13an, “pentsiodun guztien eskubideen alde”lelopean, Gasteizen, eguerdiko 12etan Artiumetik aterako den manifestazioan parte hartzeko
Gure eskaerak defendatzea premiazkoa da zeren gaurko prekaritatea biharko miseriazko pentsioa da.
Ana Tere Diaz
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!