Elkarrizketa txikien garrantzia
Aurreko astean izandako mintegi baten harira, azken egun hauetan bertan landu zen gaia burutik kendu ezinean nabil: jokabide suizida. Bi aditu izan genituen gaia lantzen. Irakasle ugari entzule. Gure 15 eta 19 urteen arteko gazteen heriotzen bigarren arrazoia dela aipatu zuten minbiziaren atzetik. Azken urteetan, pandemia garaitik bereziki, komunikabideetan gazteen artean suizidioak gora egin duela behin eta berriz entzun dugu. Datuen arabera, suizidioak ez dira hainbeste igo bai, ordea, suizidio saiakerak.
Suizidioa saihestu daiteken zerbait da. Datuek adierazten duten beste zerbait da eta tristarazi ninduena, azken 50 urteetan arriskuan dauden pertsonak identifikatzeko gaitasuna ez dela hobetu. Ez gara gazteen suizidio saiakerak detektatzeko gai. Bi gaztetatik hiruk suizidio ideia bat izan duela noizbait onartu du. Honek fase desberdinak omen ditu, horietako batzuk ez doaz aurrerago eta beste batzuk ideia izan eta nola egin dezaken pentsatzen omen du. Beranduago mehatxuak omen daude, askotan ez ditugunak ulertzen. Saiakeratik gerturatzen ari dela esan nahi omen du. Beraz, prozesu edo fase horiek guztiak denbora «luze» batean gertatzen omen dira eta horrek esan nahi du, denbora egon badagoela asmo hori detektatzeko.
Suizidioaren prebentziorako ekimenak eraginkorrak izan daitezen, esparru desberdinetako jendearen elkarlana ezinbestekoa da: familia, eskola, osasun sistema, gizarte zerbitzuak… Jokabide suizidak ulertzea eta prebenitzea helduon zeregina da. Jokabide suizidak dituzten gazteek ez omen dute laguntzarik eskatzen, guk identifikatu behar ditugu. Alarma seinaleak bidaltzen omen dituzte. Arriskua antzemateko denbora izaten omen da suizidioa planifikatzen den zerbait omen delako eta ez inpultsiboa.
Baina nola detektatu? Mintegian geunden irakasleok horretan ez garela adituak aipatzen genuen. Formazioa beharrezkoa zela pentsatu genuen. Hala da, bai, oinarrizko ezagutzak jasotzea garrantzitsua zela aipatu zuten adituek. Ongizatea eta osasun mentala sustatzean lehentasuna zela, ikasleen artean loturak eta kidetasuna lortzea eta laguntza aktiboa lantzea. Hori guztia bai, eta bereziki ikasleak entzun eta haiekin hitz egitearen garrantzia aipatu zuten. Elkarrizketa txikiek bizitzak salbatzen dituztela zioten. Ikasleen kezkei balioa eman eta itxaropena transmititu behar diegula eta nahiz eta askotan nola egin jakin ez, beraiekin batera erantzunak bilatzeko prest gaudela adierazi.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!