Egiten duguna gara, somos lo que hacemos
Jakina, egiten dugunak janzten, osatzen eta ezaugarritzen gaitu; egunero, eta urtez urte, gure bizitzetan zehar, izan hauek laburrak denboran ala benetan luzeak.
Edo beste hark esan bezala: “gar itsaso bat baino ez gara”, denak ezberdin, baina denak su hartzeko prest, gutxiago ala gehiago, gartsu ala emeki, baina hori arrazoi ugariren ondorio izanik, zeinek jakin zergatik gertatzen den!
Egiten duguna gara, baina pasa den astean Bilbon, ustekabean, Euskal Herri osotik bildutako hainbat lagunek kontrakoa egitera gonbidatu gintuzten: garen hori egitera, hain zuzen ere; hau da, gure kulturaren ezaugarri nagusia, mundu ulertzeko dugun modua, inguratzen gaituen lurraldearekin elkar bizitzeko era praktikara eramatera: euskaraz komunikatzera deitu gintuzten, proposamena egin ziguten.
Euskararen erabilera alor guztietan suspertuko eta 15 egun iraungo duen giza eta eme ariketa batean parte hartzera gonbidatu gintuzten, aldaketa golde izan dadin, gure jarrera linguistikoak iraultzeko akuilu.
Zertarako, eta hobeto jakiteko edo ezagutzeko, pentsatzen duguna baino askoz gaitasun handiagoa dugula euskaraz komunikatzeko, sekula imajinatu duguna baino gehiago, eta gehiagorekin. Eta ariketa honetan parte hartuz gero, euskararen aldeko hainbat joera linguistiko aldatzeko behar dugun bultzada izan daitekeela, barruan daramagun euskara azalarazteko gailua.
Ezagun da ez dela Euskaraldia izango, bat-batean, Euskal Herriko kaleak, plazak, lanpostuak, eskoletako jolaslekuak edo politikarien parlamentuak euskaldunduko dituen plan perfektua edo ekimen zoragarria, baina gutxienez, dinamika berritzailea eta bateratzailea proposatzen du. Eta euskaldunoi beharrezkoak zaizkigun beste neurrien osagarri izango da.
Hitzez ekiteko garaia da, hitzaren denbora, euskararen eguneroko erabilera suspertzeko aroa, nire euskararena eta zeurearena ere bai. Erronka garaia da, helburuak zehazteko unea, baita gai honetan ere, izan ere errespetu, eskubide eta demokrazia kontua baita.
Euskaraldia ez da euskararen aldeko kanpaina bat, berez, ahalduntze linguistikoa helburu duen talde-ariketa xaxatzailea da.
Iritsi da gure txanda, egiten duguna gara.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!