Diego, Diego, Diego
Patua bihurria izan ohi da oso. Oraingo honetan patu apetatsu horrek nahi izan du Diego Armando Maradona, futbol zelaietako jainko gizatiarra, Fidel Castro hil zeneko egun berean hiltzea, azaroaren 25ean, Emakumeen Aurkako Bortizkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunean, hain zuzen ere. Futbolzaleak diren ez ez diren askok, minutu bat galdu gabe, izar argentinarraren balentriak goraipatzera agertu dira. Eta zelaiaren ezkerraldean lerrokatutako askok, gainera, azpimarratu dute futbolariaren konpromezu soziala eta Hego Ameriketako ezker kordako agintari askorekin zuen laguntasun harremana. Sozialdemokraziatik ezkerralderako ñabardura guztietako pertsonaiek, Pedro Sanchezengandik Arnaldo Otegirengana, Maradonarekiko dolua aitortu dute, bere argi-ilunak gora behera… eta halaxe agertu dute, gainera, gehienek: argi-ilunak gora-behera, gehiegikeriak tarteko, horrela, modu generikoan, gehiegikeria horiek zein diren zehaztu gabe, kirolari ohiaren sustantzia psikotropikoekiko zaletasunaz soilik ari direla iradokiz…
Baina ilunek idolaren argiak jan egin zituzten. Aspaldikoak ziren garai bateko izar disduratsuena konprometitzen zituzten bortizkeria salaketak, emakumeei zuzendutako bortizkeria, proxenetismoa, adin txikiekiko sexu saioak…
Eta baten batek esango du artista eta lana bereizi egin behar direla. Baina artelan eder batek, arte diziplina edozein delarik ere, ezin ditu inoiz zuritu egilearen balizko gehiegikeriak. Noa abeslari israeldarraren kanturik ederrenak ezingo du inoiz estali kantariak armada sionistari sostengua eman ziola Gazaren aurkako erasorik hilgarrienak burutu zituenean. Maccabi saski baloi taldeko jokalarien ikusgarritasunak ere ezingo du ezkutatu Tel Avivekoek ejerzito israeldarraren aldeko publizitate kanpainia egin zutela 2000 palestinarretik gora erailtzen zituenean. Lana ederra izanagatik ere, ez du gutxiesten egilearen zitalkeria.
Eta horrelakoetan busti egin behar gara. Ezin da jarrera orekatu bat hartu, jokoan dagoena giza eskubideak direnean. Neutraltasunak ez du balio. Matxismo eta feminismoaren artean ekidistanteak izan ezin garen bezala, edo arrazismo eta antirazismoaren artean, edo faxismo eta antifaxismoaren artean.
Lubakiaren alde bat hautatu behar dugu eta gauzak beren izenez deitu. Maradona ostielakoa izango zen galtza motzetan baloi baten atzean korrika; baina, zer argi-ilun eta zer argi-ilun ondo; bortitza, matxista, putero eta oilandazalea ere bazen zelaitik kanpo, eta batak ez du bestea zuritzen.
Koldo Alzola
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!