«Dibulgazioa» -Jaione Agirre-
Azken egunotan izen handia duen “Science” aldizkarian agertu den berri batek gogoeta eginarazi dit.
Dirudienez, Historiaurrean egindako hainbat haitzuloetako irudiak neandertal gizakiak egindakoak dira datazio berriek emandako datuen arabera. Horrela beraz, neandertalak guregandik (gu Homo sapiens espeziekoak izaki) bereizten omen zituen beste ezaugarri bat, jada ez da bereizgarri.
Berri hau gaztelaniaz irakurri dudanean, Facebook bidez izena emanda nagoen zientzia eta kulturako hainbat orrialdetan, gauza batek harritu nau: askok “ABC” egunkariaren kultura ataletik hartuta zuten berria.
Gehiagotan gertatu zait hau. Berri interesgarri bat ikusi zientzia edota kultura arlokoa, zabaldu nahi eta egunkari horretako berria dela ikusi. Horrek, ez dizuet ukatuko, eskrupuloak sortu izan dizkit eta berria beste nonbait bilatzera eraman nau, zabaldu ahal izateko.
Lagun batek baino gehiagok kontatu dit, konfiantzan, ezkutuan bezala, “ABC” egunkariaren kultura gehigarria eta atalak irakurtzen dituela, daukaten kalitateagatik eta beste inon ikusten ez diren berriak ikus daitezkeelako. Lotsatuta bezala komentatzen zidaten.
Guztiok dakigu zer ideologiakoa den egunkari hori. Zalantzarik gabe gainera. Ez du sekula disimulatu. Gure inguruan bere esku dituen beste egunkariak irakurrita, eta egiten duten kulturaren tratamendua ikusita, harritu izan naiz desberdintasunaz: hemengo bere taldeko egunkariek oso gutxitan izaten baitute, nire iritzi apalean, ezer interesgarria zientzia eta kultura dibulgazioan (haien erakarpen amua tokian tokiko berrien esklusiba eta hileta oharrena izaten baita).
Euskaraz nahiko zortea dugu kultura aldizkari ugari baitaude eta orokorrean maila handikoak (nahiz asko dagoen oraindik egiteko dibulgazio onaren izenean): Argia, Elhuyarren programak eta aldizkaria, Berria berak jasotzen dituenak, Sustatu beste maila batean, lehengo Sautrela eta bere oraingo aldaera, Halabedin bertan dauden eta izan diren hainbat programa… Asko utziko nituen bidean eta barkatu ez baditut izendatu.
Hala ere, konturatzen naiz batzuetan zeinen azaletik ematen zaion garrantzia kultura eta hezkuntzari (ez bada estatistikak begiratzeko). Zelan batzuetan beste zerbitzu batzuek eskertzeko ematen den kulturako kargua erakundeetan (zorionez ez beti eta salbuespen oso interesgarriak ditugu).
Kulturaren eta zientziaren dibulgazioa egiten den eta noren eskutik eta zein ikuspegitik egiten den oso garrantzitsua dela, esan nahi dut. Ez besterik… Begira bestela Willendorf-eko venus edo emakume irudia, Historiaurreko arte lan ezagun eta zoragarri bat, nola pornografiatzat etiketatua eta blokeatua izan den duela gutxi Facebooken.
Jaione Agirre
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!