#DenokGaraGargamel
Adierazpen-askatasuna
Pandemia ditxoso hau, zeinean dagoeneko urtebete daramagun murgilduta, gure gizarte eta zibilizazioko akats asko begi bistan uzteaz gain (horietako batzuk aurreko kolaborazioetan azaldu ditugu dagoeneko), aitzakia ezin hobea izan da, hainbat lekutan gertatzen ari ziren protesta-mugimendu ugariei amaiera emateko. Protesta-mugimendu horietako askok, gainera, denbora luze zeramaten aktibo eta benetako buruhaustea eragin zieten txandakako gobernuei; gogora ditzagun «jaka horiak», Frantzian, edo Hong Kongeko ikasleak, edota mugimendu feminista… adibide batzuk baino ez ematearren. Salbuespen-egoera. Etxeratze-agindua. Denok gure etxeetan konfinatuta osasunaren izenean. Mugimendu guztiak bertan behera erantzukizunagatik… Eta erantzukizunik/elkartasunik eza isunen edota atxiloketen bidez erreprimitzen da. Estatu militarizatu batean ez dugu disidentziarako eskubiderik, itsu-itsuan besterik ez ditugu bete behar gobernuetatik ematen dizkiguten aginduak, ustezko irizpide zientifikoetan oinarrituak, nahiz eta agindu horiek askotan kontrajarriak eta ulergaitzak izan. Adierazpen-askatasunak ez du lekurik eszenatoki honetan. Beste eskubideekin batera deuseztatu behar da. Egia esan, beti izan da deserosoa… Mendebaldeko demokrazia burgesek beti izan dute erregimen totalitarioen inbidia puntu honetan, baina inoiz ez dira ausartu hori argi eta garbi aitortzera. Azken finean, demokraziaren ezaugarrietako bat da. Gehiago esango nuke: Adierazpen askatasuna gizarte baten kalitate demokratikoaren adierazle ezin hobea da.
UNESCOrentzat aholkularitza estatusa duen “Freemuse” gobernuz kanpoko erakundearen txosten baten arabera, 2020an errekorra erregistratu da adierazpen-askatasuna erabiltzeagatik ondorio legalei aurre egin behar izan dieten artisten kopuruan, beren sormen artistikoetan hitza, bideoa, pintura edo abestia erabilita. Epaiketa, prozesamendu, atxiloketa eta kondenak gero eta ohikoagoak dira abesti, olerki, txio edo diskurtsoetan azaldutako iritziengatik. Hitzaren kriminalizazioaren normalizazioaren aurrean gaude, bai ahozkoa, kantatua edo idatzia izan, baita umorezkoa izanda ere. Hor dugu Hasel raperoaren kasua. Eta hurbilago, gure hirian bertan, Mikel Gonzalezena, Cosmic Tentacles estudioko artistarena. Helburua jendartea beldurtzea eta zatitzea da, autozentsura aplika diezaiogun geure buruari, protesta soziala suntsitzeko asmoz. Eta ezin dugu onartu. Pentsatzen duguna askatasunez esateko eskubidea defendatu behar dugu, eta eskubide hori erabili. Hau dela eta, Zapateneotik ere bat egiten dugu abiatutako kanpainarekin eta umorez, baina ozenki, hauxe esaten dugu: denok gara Gargamel!
Mikel Lacalle (Zapateneo)
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!