Bizi ala iraun
Oinarrizko emozioetako bat da beldurra. Alaitasuna, tristura eta amorruarekin batera norbanako zein espeziearen biziraupenerako ezinbesteko mekanismoetako bat. Beldurra, benetako edo ustezko arrisku baten aurrean sentitzen duguna da, eta mehatxua orainaldikoa, etorkizunekoa edo iraganekoa izan daiteke. Gure antzinako burmuinak kudeatzen du hein handi batean izua, narrasti garunak, hain zuzen, eta beste edozein animaliak bezelaxe, hiru erreakzio posible ditugu haren aurrean: ihesa, erasoa edo paralizazioa.
Basoan barrena korrika egiteko aukerarik ez dagoenean, ihes egiteko moduak asmatu behar: Liburu baten murgildu gaitezke, pelikula batzuk irentsi, play partida batean galdu, instagram-en argazki kuki artean igeri egin edo txokolatedun cookie biren ostean hiru ardo kopa edo lau birratan ito, eta hegaldirako nahikoa ez bada, kanutoa piztu eta kito! Konpainian pintxo-pote birtuala edo bakardadean orfidala, igo apostua eta musika… voilà! Atzamarka eta kozkarik ezean (borrokarako esparru artikulatu urrietatik kanpo), zauririk eragiten ez duten eraso motak sofistikatu ditugula esan beharko. Twitter-en txio egiten, telebista iraintzen, lapikoak kolpatzen, balkoietatik oihu egiten edo iritzi tarteetan barrenak husten asetzen garela dirudi. Berri txarrak, kamarada: etsaiak ez du apurrik ere igarri. Paralizazioan, aldiz, isilik eta geldirik egotea da gakoa, harrapakariak harrapakina harrapatzea zailtzeko. Oskolik ez dugu, ordea. Hara gizakia: dortoka oskolik gabea.
Aitortzen dut: beldur naiz, heriotza eta gaixotasunetatik haratago ere bai. Kapitalaren ofentsibaren beldur, bertsio ofizialen beldur, bertsio ez ofizialen beldur, ikararen aurrean ikuspegi kritikoen ausentziaren beldur; indrustria farmazeutikoaren dogmaren beldur, teknoutopia eta ekofaxismoaren beldur; kontrol polizial, militar eta sozio-birtualaren beldur; harresi berriak ongietorriak izatearen beldur; aurpegia estaltzea klandestinitate seinale izatetik gaixotasun seinale izatera igarotzearen beldur; orain artean metatu ditugun musu zein esku emanak aurrerantzean metatuko ditugunak baino gehiago izango diren beldur; dantza, kirola eta jolasa plazerra izatetik arrisku izatera pasako diren beldur. Beranduegi ez ote den beldur.
Baina benetako ikara beldurrak berak eragiten dit. Beldurraren beldurrez ardi larruz jantzitako otsoak eskainiko digun oxigeno apurrarekin ez ote garen konformatuko, ez ote gaituen oasiak liluratuko, ez ote garen bizirik irtetearekin itsutuko, ez ote ditugun gure ametsak kuarentenan jarriko (ez ote genituen aspaldi jarri) eta ez ote garen galdera soil bati beldurrik barik erantzuteko gai izango: bizi ala iraun?
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!