«Bidelagunak» -Alaitz Amundarain-
Datorren asteburuan urteroko zita dugu Euskal Herrian, horrela izango dute Alemanian ere. Baina beste arrazoi batengatik Urtarrilaren 12an, Orain presoak lelopean, Bilbon eta Baionan mobilizazioak egongo dira. Presoen auzia konpondu beharreko kontua da eta urratsak orain eman behar dira. Frantzia eta Espainiari giza eskubideak errespetatzeko eskatuko zaie, egungo egoera politikoak horrela eskatzen baitu. Oraindik gai hau konpontzeko asko dago egiteko. Manifestazio hauetan mezu argia zabalduko da. ETAren armagabetzea 2017an izan zen eta iaz disoluzioa, berriz. Hala ere, oraindik benetazko bakea lortzeko baldintza nahikorik ez da eman. Momentu honetan 264 lagun daude preso eta horietarik 21 gaixotasun larriekin.
2019ko urtea ez da ongi hasi. Garikoitz Aspiazu preso politikoaren bikoteak eta haien 23 hilabeteko semeak istripua izan zuten urtearen lehen egunean. Aspiazu estatu frantseseko Arles-eko presondegian dago etxetik 665 kilometrotara. Hilaren 5ean, berriz, Juanmari Mariezkurrena Hernaniko euskal presoa gaixo zegoen eta hil egin zen. Zuen gaixotasunagatik 2017ko abuztutik etxean zen. Ezinbestekoa da beraz, Bilbora edo Baionara joan eta gure elkartasuna adieraztea. Bidelagun garela erakustea eta presoen gaiaren inguruan urratsak egin ditezela eskatzea. Urtero bezala, Euskal Herriaren Lagunak leku eta herrialde ezberdinetatik etorriko dira elkartasuna adieraztera. Euskal Herriaren bidelagun direla adieraztera. Alemaniako Euskal Herriaren Lagunek gogoan izango dituzte euskal presoak. Haiek egun horretan ez dira Bilbon edo Baionan izango baina urtero Berlinen egiten den Rosa Luxemburgen inguruko konferentzian eta manifestazioan euskal presoen auzia presente egongo da urtero bezala.
Rosa Luxemburg 1919ko urtarrilaren 15ean hil zuten Berlinen Karl Liebknechtekin batera. Aurten ehun urte beteko dira. Lehenengo Mundu gerraren kontrako jarrera aktiboa izan zuten biek eta iraultza sozialaren aldeko matxinada ere babestu zuten. Nazismo garaian debekatuta egon bazen ere, gogorarazteko manifestazioa egiten da baita konferentzia interesgarri bat ere. Bertan, munduko langileen aldeko hausnarketa kritikoak egiten dira eta gerra inperialisten aurka. Aurten Kubako iraultzaren 60. urtea ere ospatuko dute. Guri Berlineko ekimen interesgarri horiek urruti samar geratzen zaizkigu. B letrarekin hasten diren beste bi hiri ditugu gertuago Euskal Herriaren bidelagunak, presoen bidelagunak garela erakusteko eta gai honen inguruan egin beharreko urratsak eskatzeko.
Alaitz Amundarain
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!