Beste urte batez
Beste urte batez, Espainako Erresumatik jai bat ezarri digute gure egutegian, duela 500 urte baino gehiago konkistatzaile espainiarrek egindako milioika amerikar natiboen genozidioa ospatzen duena. Iragan kolonial baten nostalgiak, harrotasuna baino gehiago, lotsa eragin beharko lukena. Ospatzeko ezer ez, beraz; baina utz dezagun egutegian gorriz markatuta, historiako kapitulu odoltsu baten oroigarri gisa.
Beste urte batez, Espainiako erresumaren hiriburuko ospakizunaren ekitaldi nagusia ohiko desfile militarra izan da, bere gerra-gurdi eta hegazkinen armategiarekin, errege-erreginak eta PSOE-Unidas Podemos koalizio-gobernua tribuna zentralean buru izan zirela. Demokrazia debaluatu honen historiako gobernu aurrerakoiena –hala diote-, konkista gaitasuna erakutsiz zalantzarik izan ez dadin duela bostehun urte baino gehiago egin zuten “balentria”, egun honetan ospatzen ari direna, orain ere errepikatuko zutela.
Eta beste urte batez, noski, legioaren ahuntza desfilean parte hartzen!
Beste urte batez, garai hauetan ohikoa denez, gobernuak estatuko aurrekontu orokorrak aurkeztu ditu diputatuen kongresuan eta aurten gastu militarrak errekorra jarriko du. Delás Zentroaren arabera, 2020ko urtearekin alderatuta %6,5 handitu du Defentsa ministerioaren aurrekontua eta guztira 10.863 milioi eurokoa da. Baina gobernuaren ohiko jokabidea kontuan izanik, hau da gastu militarra beste sail ezberdinetan ezkutatzea kopuruak herritarren begietara oharkabeago pasa daitezen, gastu militarrak 21.623 milioi eurokoa izango da Espainiako estatuaren aurtengo gastua: bere historiako handiena, eta aurreko urtekoa baino %10,3 gehiago. Krisi garaian, oinarrizko esparruetan murrizketak egiten dituzten bitartean, gastu militarrerako aurrekontua izugarri igo da. Eta hau urtez urte gertatzen da, gobernuaren kolorea edozein dela ere.
Eta beste urte batez, euskal armagintza-enpresek, oso aktiboak jadanik hasieran aipatu dudan konkistaren garaian, etekinak pilatzen jarraituko dute, ekoizten dituzten armak suntsituko dituzten bizitzak axola gabe.
Hori dela eta, beste urte batez, armagintza-enpresak ekoizpen zibileko enpresa bihurtzeko borrokan jarraituko dugu… bai eta armadak deuseztatzeko ere!
Azkenik, esan nahi dizuet, beste urte batez, Zapateneoren urteurrena ospatzen ari garela -19. urtemuga aurten- eta urrian zehar hainbat jarduera antolatu ditugula. Gure web orrian (zapateneo.net) informazio zabala aurki dezakezue. Gaur bertan, iluntzeko 19:00etan, «AP68 Películas» taldeak ekoitzitako laburmetraiez gozatzeko aukera izango dugu.
Zuen zain gaude!
Mikel Lacalle
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!