Belarriprest izango naiz
Egun batzuk falta dira Euskaraldiarako eta aurten ziurgabetasunez gainezka datorkigu ekimen berezi hau. Agintariek esaten dutenaren arabera, agian, susmoa baino gehiago da, etxean burutu beharko dugu Ahobizi eta Belarripresten arteko ariketa erraldoi hau.
Bakarrik bizi garenok, txapa jarri eta ispiluaren aurrean egin beharko ditugu gure euskarazko bakarrizketak. Ordenagailu aurrean konektatu eta lagunekin euskaraz aritzeko tartea bilatu beharko dugu agian, edo lehioz leiho, auzokideekin ibili beharko gara.
Agian, kalean ere ospatu ahalko dugu, dendara goazenean, lankideekin, poliziaren muga kontroletan gelditzen gaituztenean. Akaso, tabernetan ere eskatu ahalko dugu baso bete euskara.
Duela 3 urte burutu genuen Baietz42! erronka Zuian, lehenengo kontaktua izan zen Ahobizi eta Belarriprestekin. Duela bi urte batu ginen Euskaraldiara, aurretik izandako esperientzia onak eta txarrak biderkatuz. Aurten ere prest gaude egoerak egoera eta oztopoak oztopo, Euskaraldiari ekiteko.
Azken bi edizioetan ez bezala, aurten Belarriprest izatea erabaki dut, eta hala eman dut izena ekimen honetan. 15 egunez, Belarriprest izango naiz. Belarriak erne euskaraz egiten didan orori euskaraz entzun eta erantzuteko.
Txapa daramaten guztiekin euskaraz egingo dut nik, eta txaparik gabeko euskaldun guztiekin ere, hala arituko naiz. Lehenengo hitza ere, beti gure hizkuntzan egingo dut ezezagunekin.
Agian batenbat harrituta geldituko zen Belarriprest rola aukeratu izanagatik, batenbatek oraindik mailakatzea egiten du Ahobizi eta Belarripresten artean, eta rol bat bestea baino gehiago edo gutxiago dela usteko du.
Nekatuta nago, nik euskaraz egin eta gazteleraz erantzuten didaten Ahobizi txapadun horiekin, nazkatuta, ama hizkuntza euskara izanik, 24 orduz erdaraz ari direnekin. Erdararen militante ugari daude nire inguruan, batzuk euskaraz egin nahi eta behin eta berriro gazteleraz aritzen den jende ugari, arraro begiratzen gaituzten ugari, euskararen astunak garenaren aurpegiarekin begiratzen gaituzten horiek…
Nire inguruko guzti horiek Ahobizi txapa jarri eta burua tentez jarraituko dute Azaroaren 20tik, Abenduaren 4ra. Euskara sinbolikoa delako haientzat, ez da eguneroko hizkuntza, ez dute ezer ulertu.
Euskaraldia hausnarketa eta autoezagutza indartzeko ariketa bikaina da. Oraindik izena eman ez duenak, hausnartu dezala nola burutuko duen bere rola bi aste horietan eta kontsekuenteki jokatu dezala.
Euskara ez da paparrean eramateko txapa, mingainean erabiltzeko hizkuntza baizik.
Oier Azkarraga
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!