«Basakeria» -Jaione Agirre-
Iruñean basakeria bat ari dira epaitzen.
5 pertsonek beste pertsona bati egin zioten basakeria.
5 pertsona horiek diote ez zela basakeria, besteak onartu egin zuelako eta gogoz parte hartu zuelako. Hori frogatzeko bizitza normala, alaiegia daramala orain.
Betiko moduan basakeriaren biktima da erruduna. Okerreko lekuan zebilen eta okerreko gauzak egiten.
Lapurreta batez ari bagina ez zen halakorik esango, baina basakeria jasan duena emakumea da eta bortxaketa batez ari gara.
Gogoz parte hartu bazuen, zergatik kendu zioten mugikorra inori konta ez ziezaion? Laguntza eska ez zezan ez bada? Noraino iritsi behar zuten basakeria izateko? Erahiltzeraino? Zoritxarrez hori ere gertatu zen duela urte batzuk beste San Fermin batzuetan…
Basakeriaren egileek beraien artean pasatako mezuek adierazten dute ez zutela onartzen ezer txarra egiten ari zirenik, gogotsu kontatu zutela egindakoa. Nahiz bi aritu lanean ustez besteak babesteko erakundeetan.
Asko gara basakeria hau gaitzesten ari garenak lagunartean, kalean eta medioetan. Beldur naiz ez ote garen fededunen artean predikuan eta, hala ere, esateko beharra sentitu dut nik neuk ere.
Gaurko iritzi atalean ez dut ezer berririk esan. Beste askok esan dutena errepikatu dut eta seguruena traketsago, baina ea errepikatzearen errepikatzeaz konturatzen garen, behingoz, basakeria bat izan zela 5 gizon haiek emakume bati egin ziotena. Hurbilekoa eta egunerokotasunean basakeria txikiagoekin justifikatzen dela zoritxarrez.
Ea horrela, emakumeak gutxiago ez garela ulertu baino, barnera dezagun guztiok.
Jaione Agirre
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!