Banketxeak: …..nahikoa da!
Carlos San Juanen izena Otsailaren 8an komunikabideen bidez ezagutu genuen. Izan ere, Carlosek «adinekoa naiz, ez naiz idiota» lelopean kanpaina bat bultzatu zuen bankuen praktika txarrak gaitzesteko, batez ere, adineko pertsonek bankuetxetan aurkitzen ditugun arazoak salatzeko asmoarekin Carlosek 600.000 sinadurak bildu zituen. Gure zorionak eta onarpenak Carlosi, hain ausarta izateagatik eta borrokatzeagatik!
Baina, esan behar dugu ere, pentsionisten mugimenduaren esker aspaldin hasita genuen salaketa hauekin. Bankuetxeen aurrean konzentrazio eta manifestazioak eginda zeuden, eta plazetan horretaz asko hitzegin. Finantza-bazterketak, adineko pertsona askori eragiten die, baina, bereziki, emakumeei. Izan ere, emakume batzuei, oraindikan, ez zaie usten etxeko diruaren kontrola eramaten. Beste batzuk alargunak dira edo/ta pentsio oso baxuak dituzte; beraz, bankuek kobratzen dituzten komisioek asko suposatzen diete poltsikoetan. Emakumeek beti jakin izan duten nola ordaindu fakturak, edozein lekutara joan behar bazuten ere. Orain, berriz, askorentzat, derrigorrezko digitalizazioak bazterketa ekarri du, bere autonomía murrizten eta beste pertsona batzuen menpe aurkitzen dira beren dirua kudeatzeko unetan. Gaur egun, zoritxarrez, bankuen praktikak oso txarrak dira: ematen du, askotan, kudeatu nahi dugun dirua ez dela gurea. Batzuetan, tratua oso desegokia jasatzea suertatzen zaigula; ordutegiaren murriztetak; bulegoak ixtea, desagertzea batez ere herri txikietan; langileak gero eta gutxiago izatea…
Orain arte esandako guztiak gure eguneroko bizitza baldintzatzen gaitu, baina banketxeen arazoa harago eta serioagoa da. 2021eko hirugarren hiruhilekoan, pandemiaren erdian, Espainiako Bankuek ia 12.000 milioi euroko irabaziak izan zituzten. Bitartean, guri kontu bat, txartela edo edozein ordainketa egiteagatik kobratu egiten digute eta, batzuetan, baita ere gure dirua eskuratzeagatik. Ulertezina bada ere, pentsiodunoi, edo diru gutxien dituen pertsoneei banku-komisioak gehitzen dizkigute. Eta diru gehiago dutenei, berriz, gutxitu. Arraroa benetan, bankuari lan gehiago ematen diotenei komisioak murriztu izatea.
Asko hitzegiten dezakegu, adibidez, pentsioak bankuen bidez kobratzera behartzen dituzten bitartean, bankuek Pentsio Sistema Publikoa ez dela jasangarria konbentzitu nahi gaituzte eta horretarako diru mordo bat gastatzen ari dira, Hau guztiagatik, Euskal Herriko Mugimendu Pentsionistak mozioak aurkeztu ditu 150 udal inguru eta hiru Batzar Nagusietan. Mozioetan, besteen artean, honako eskaera hauek agertzen dira:
Bereziki 65 urtetik gorakoentzat leihatila bat irekitzea, komisioak kentzea, debito-txartelen dohakotasuna, eta nola ez, banku publiko bat eratzea. Herri eta hiri gehienetan mozioak onartu egin dira. Orain bertan eskatzen diren konpromisoak hitzetatik ekintzetara igarotzeko unea da!
Ana Tere Diaz
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!