«Azpiegitura erraldoiak» -Maider Martinez-
Azken urteetan gure inguruan azpiegitura erraldoiak nola egiten ari diren ikusi dugu, eta oraindik diru gutxiago dagoenean ere, dirua proiektu handietara zuzentzen jarraitzen dute.
Abiadura handiko trenak ikaragarrizko dirutza behar du, eta ez bakarrik eraikitzen duten bitartean, baita ere bere mantenimenduan. Inbertsio honen onuradun bakarrak eraikitzen ari diren enpresak izango dira. Herrialdearen barrena bidaiatzeko ez du balio, eta ikaragarrizko kaltea eragiten ari dira gure lurraldean.
Errepideetan ere, inbertsioak gune jakinetan ematen dira, bertan beharrezkoak diren baino azpiegitura handiagoak eginez eta beste leku batzuetan beharrezkoak diren konponketa txikiak bazterrean geldituz. Horiek, kanpoko enpresa handientzat ematen dute lana, bertako txikiak alde batera utziz.
Ureztatzeko baltsa ikaragarri baten proiektua ere badago Arabako lurraldean, Barronen hain zuzen ere. Baltsa hau egiteak ere ur hori banatzeko azpiegitura ikaragarria exigitzen du, eta nekazarientzat oso garestia izango da ur hori, betidanik errentagarriak eta egokiak izan diren gertuko balsa txikiak alde batera utziz.
Arabako iturriko ur hornidura gehiena Amvisan zentralizatzeko helburuak ere badu lotura Arabako Aldundiak zerbitzua optimizatzeko aitzakiarekin. Gaur egun herriek beraien ura kudeatzen dute ia kasu guztietan herritarren auzolanaren bitartez, zer da hau baino egokiagoa? Amvisa, gero eta handiagoa den enpresa, esku pribatuetan bukatzeko arrisku handia duen enpresa, gure iturriko ura negozioa bihurtuz.
Inbertsio handi hauek bazter batean uzteko garaia da, inbersio txikiagoak, bertako jendearentzat onuragarriak izango direnak, bertako empresa txikiak egingo dituzten inbersioak, bertan lanpostuak sortuz eta aberastasuna ere bai.
Zenbaten bizitza hobetzen dute inbertsio ikaragarri horiek eta diru horrekin zenbat inbertsio txiki egin daitezke jendearen bizitza hobetzeko?
Konturatu gara ze enpresa diren inbersio horiek egiten dituztenak? ACS, FERROVIAL, ABENGOA, ACCIONA…eta pareko beste batzuk, hauetatik bat ere ez da bertakoa. Hau da aberastasuna Euskal Herriarentzat?
Azpiegitura tamalgarri hauek sortzen duten aberastasun bakarra gutxi batzuen eskuetan gelditzen da. Bada garaia baliabideak jendearen onurako zuzentzeko.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!