Azkenengo asteetan bizitako egoerari buruz
Bi aste pasa dira ia Gobernu zentralak larrialdi egoera deklaratu zuenetik. Denbora apur honek zerbaitetarako balio izan badu kapitalismoak gero eta kontraesan handiagoak dituela egiaztatzeko izan da. Izan ere, koronabirus berriaren agerpena gizarte egonkortasunaren izenean kapital metaketa dinamikak berregituratzeko aitzakia ezin hobea izan da.
Egoeraren izaera koiunturala dela sinestarazi nahi digute. Ezin errealitatetik urrunago egon: gero eta egoera ezegonkorrago batean, espero ez diren elementuak agertzeak ekidinezina dena gerturatzea besterik ez du egiten. Txinaren hazkunde ekonomikoaren txikiagotzea, Europaren geldialdia eta AEBetan merkataritza jardueraren txikiagotzea eman diren unean gertatu da koronabirus berriaren osasun krisialdia. Ez da zaila pentsatzea egun bizitzen gauden honen etorkizuneko ondorioek eragin handia izango dutela.
Uzkurdura ekonomiko batek, lehen instantzian, langabeziaren igoera dakar, haien lanpostua mantentzen dutenen soldataren murrizketarekin batera. Langile geruza baxuenak izango dira ordaintzen lehenengoak. Gazteak, etorkinak, emakumeak eta bestelako subjektu debaluatuak izango dira lehenengoak, eta jarraian gainontzeko langileak. Hala ere, ez dira langile geruza baxuenak izango ondorioak jasango dituzten bakarrak. Ekoizpen jardueraren txikitzeak eragindako kalteak murriztu asmoz, Estatua dirua injektatzen ari da, gehiengoa kreditu-berme forman, finantza-sektoreko ondorioak arintzen laguntzeko. Egintza honek ondorio nabarmen batzuk ditu: Estatuaren zorpetze handiagoak Ongizate Estatuaren prestazioen murrizketa bat dakar. Alabaina, kaltetutako elementuak zein izango diren aurreikustea oso zaila den arren, modu handiagoan ala txikiagoan, ikasle-bekak, osasun eta hezkuntza zerbitzuak, langabetuentzako laguntzak, etxebizitzarako laguntzak zein jarduera ekonomikorako diru-laguntzak izan daitezke haietako batzuk. Laguntza hauek inplikazioak langile geruza baxuenetan ez ezik langile aristokrazian eta burgesia txikian ere badituzte, urteetan zehar Ongizate Estatuak ahalbidetu dituen aukerek mesede egin dien arren.
Dena den, ez dugu zertan etorkizunera begiratu, egunetik egunera egoera larriagoa baita. Covid-19aren ondorioz hildakoen goranzko zenbakiaren parean, gorantza doan kaleratutako langileen zenbakia dago. Martxoaren 26ean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 13.500 ERTE baina gehiago aurkeztu dira (aurreko egunean baina milaka gehiago) eta 98.000 langile baino gehiagorengan dute eragina.
Hasiera batean gure bizitzek eraginik jasango ez zutela zirudien arren, Fernando Simon-en hitzetan “arriskua baxua” zelako, gaur gure etxeetan konfinatu gaituzte, zehazki noiz atera ahal izango dugun jakin gabe. Baina bada argi dagoen zerbait: Estatuak ez du inolako gaitasunik erakutsi ondorio hauek pairatzera behartuta dauden langileen egoerei irtenbide bat emateko.
Estatua, kapital metaketa ahalik eta gutxien etengo denaren bermatzailea, ekoizpena eta berrogeialdiarekin malabareak egiten dabil. Nola da posible etxetik ez ateratzera beharturik egotea, betiere gure segurtasunagatik, milaka eta milaka langile lanera joatera behartzen dituzten bitartean?
Bestalde, alarma egoerak gure egunerokotasunean, gizarte modura, ondorio handiak ditu. Egun hauetan ikusi dugu zenbait bizilagunek gainontzekoak zelatatu dituztela alarma egoeraren ordena bermatzeko. Irainak, salaketa publikoak, lintxamenduak, etab., denak balio du konfinamendua zehatz mehatz betetzen ez duena gaitzesteko. Egoera honetan aurretik ikusi gabeko indibidualismo eta besteenganako deskonfidantza klima batek gora egin du. Eta, Estatuak giro hau baliatu du alarma egoeran ezarritako ordena mantentzeko. Guztia birus madarikatua akabatzeko kausa noblea aitzaki hartuta!
Hala eta guztiz ere, egoera honi aurre egiteko proposamen zuzen batzuk agertu dira, Gazte Koordinadora Sozialistatik (GKS) egindakoa kasu. Lehenengo, alarma egoerak sustatzen duen giro indibiduala goranzkorra ekidin behar da. Gure askatasun politikoak eta elkartze askatasuna babestu behar ditugu, horretarako antolatuz. Bigarren, koronabirus berriaren zergatiei eta ondorioei buruzko informazio guztia, sozioekonomikoa zein politikoa, eskatzen tinko jarraitu behar dugu. Hirugarren, langileen independentzia politikoa eta organizatiboa, langile modura gure interesak erdiestea ahalbidetzen duen forma bakar modura, aldarrikatu behar dugu, egun inoiz baina gehiago. Azkenik, lantokian produktibo izaten jarraitzeko eta kapitalaren metaketa logikarekin jarraitzeko langileak mantentzea helburu duen osasungintzaren aurrean, helburu nagusi eta bakartzat langileen osasuna duen osasungintza unibertsal bat aldarrikatzen dugu. Hitz batez, klase gisa ditugun potentzialitateez jakitun, gure interesen arabera artikulatutako antolakuntza independente baten alde jarraitu behar dugu lanean.
Mikel Bartolomé
2020-03-29
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!