Aspalditik gerra deklaratu digute
Oraindik ez gara guztiz atera 2008an hasi zen krisialdi ekonomikotik, berak ekarritako hain ondorio latzak oraindik pairatzen jarraitzen dugu (langabezia tasaren etengabeko gorakada; lan-prekarietatea; soldaten arteko arrakala; etxebizitzaren prezio eta alokairu jasanezinak; zerbitzu sozialetan murrizketak; pentsio publikoen auzia… eta abar luze bat), eta, berriro, beste krisi ekonomiko berri baten beldurra hedatzen hasia da leku guztietatik. Horrela diote, behintzat, aditu, hedabide eta aldizkari espezializatuek. Hauen ustez seinaleak nabariak dira. Herrialde garrantsitzu batzuk –Alemania, Italia, Brasil… adibidez- atzeraldian sartzeko zorian; Argentinako ekonomiaren erabateko kaosa; munduko zorraren neurrigabeko igoera; AEB-en eta Txinaren arteko merkataritza gerra; Brexit-ak ekar dezaken kaltea, bai Erresuma Batuan, baita Europar Batasunean ere… seinale guzti hauek, eta aipatu gabe utzitako beste askok (zerrenda amaigabea izango litzateke!) panorama ez oso itxaropentsua marrazten dute.
Eta panorama honetan, krisialdi berri batean, imajina dezakegu zer gehiago ken diezaguketen? Aurreko krisialdian gobernuek hartutako neurriak, eta are gogorragoak ere, hartuko dituzte berriro eta geratzen zaigun apurra kenduko digute… duintasuna ere kendu arte!
Baina jakin badakigu krisi hauek guztiak sistema kapitalistaren krisialdiak direla; beharrezkoak dituela noizean behin sistema bera birsortzeko. Eta ez direla ekonomikoak bakarrik, orokorrak baizik (ingurumen, ekologiko, soziala, humanitario… baloreen krisiak). Eta hain jarraian gertatzen direnean, sistema oso gaixorik dagoelako seinale. Horregatik aspalditik gerra deklaratu digute; aspalditik gerra iraunkorrean gaude murgilduta. Eta gerra horretan erabiltzen duten estrategia eraginkorrenetakoa beldurra sortaraztea da. Haien legitimitatea kendu dezaken ororen beldurra. Krisialdiaren beldurra; bestearen beldurra; elkartasunaren beldurra; ezezagunaren edota aldaketaren beldurra; autoorganizazioaren eta autogestioaren beldurra… Geldo eta obedienteak nahi gaituzte! Horren aurrean, topaguneak bilatu behar ditugu besteekin biltzeko, eztabaidatzeko, erresistentzia antolatzeko, kapitalismoaren logikarik at beste mundu bat diseinatzeko eta mundu horretarantz pausoak eman ditzakegun guneak sortzeko. Gizarte-mugimenduak, bakarrak ez izan arren, izan daitezke topagune horiek… Animatzen al zara?
Mikel Lacalle (ZAPateneo)
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!