«Armadarik? Ez, eskerrik asko» -Mikel Lacalle-
Pako Aristik, “Note Book” izenburua duen liburuko kontakizun batean, hauxe esaten digu: “Iruditzen zait gure munduak ez duela konponbiderik izango dirua irabaztea ondo ikusten dugun bitartean, eta diru asko irabaztea are hobeto iruditzen zaigun bitartean”.
Ados nago erabat idazle urrestilarrak idatzitako hitz horiekin eta maileguan hartuta, antzeko esaldi batekin hasiko naiz gaurko kolaborazioa: “Iruditzen zait gerrak ez direla amaituko dirua irabaztea ondo ikusten dugun bitartean, eta diru asko irabaztea are hobeto iruditzen zaigun bitartean… Gerra negozio bat baita!!!”
Gaur egungo munduko gastu militarra Nazio Batuen urteko aurrekontua baino 180 aldiz handiagoa da. NBEk urtean -kasurik onenean- bere jarduera guztientzat (bakea mantentzeko operazioak barne) 10.000 milioi dolar zuzentzen dituen bitartean, munduko militarizazioan urtero 1,8 bilioi dolar gastatzen dira. Eta hona hemen paradoxa, gure gizartea, itxuraz behintzat, gerra, armak eta armaden aurka egon arren, urtez urte areagotzen da gure gizarteen militarizazioa. Nola liteke hau horrela izatea? Gure buruak militarizatuak ditugula onartu behar dugu!!! Egitura militarrek, armagintzako enpresari eta gobernuekin ados jarrita, baliabide handiak erabiltzen dituzte gure konplizitatea lortzeko (jakin badakitelako gure konplizitaterik gabe ezin lezaketela negozioa mantendu) eta modu gero eta naturalago batean onartzen dugu naturaren aurkako egoera hau… Horrela, gure segurtasunaren izenean, eta gure bizi-maila mantentzeko, justifikatu edota beste aldera begiratzen dugu gerra bat sortarazten dutenean. Kontuan izanik, gainera, gerra hauek gehienetan gure etxeetatik kilometro askotara gertatzen direla, eta gertutasunik ezak gurekin zerikusirik ez dutela sentiarazten digula… baina ezin dugu alde batera utzi gerra horietan erabiltzen diren armak herrialde garatuetan egiten direla eta askok, tamalez, Eusko Label dutela!!! Gasteizkoak talde antimilitaristak duela pare bat urte argitaratutako “Estas guerras son muy nuestras” liburuan Euskal Herrian armagintzan aritzen diren enpresei buruzko informazio zehatza ematen digu.
Heriotzaren merkatari hauek arerio bat behar dute beti beren izatea bidezkotzeko, eta aurkitzen ez dutenean eraikitzen dute: “bestea”, “ezberdina dena”, “Islamista”, “disidentea”, “txiroa”… agian adjektiboak agortzen zaizkienean, “gu” izango gara haien etsaiak… eta orduan beranduegi izango da. Ez duzu uste? Desmilitarizatu dezagun, bada, gure burua, gizartea desmilitarizatzeko!!! Lan egin dezagun armadarik gabeko mundu bat lortzeko!!!
Mikel Lacalle (Zapateneo)
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!