«Arma salmentak» -Bego Ozaeta-
Joan den asteburuan Armakuntzan inbertitzea gastu soziala dela esan zuen Espaniar ministraren bat. Eta gustora geratu zen gainera. Tipa honek bihotzik ez dauka, zihur
Denbora pasata, gauza pare bat ulertzen ditut: Eusko Jaurlaritzak eta gure Aldundiak eraikuntza erraldoiak egiten ditu (trenak, errepideak, futbol zelaiak..) baina armakuntzan ez dute dirurik sartu, nik dakidanez behintzat.. Orduan, Gastu sozialik ez dute egiten
Gauzak horrela ikusita, Sanshoetako egoera ere ulertzen dut. Gastu sozialak negozioak bezala ikusten dugu, arma salmenta moduan, eta horrela bere dekreturik be ez dute betetzen. Soziala eta negozioa kontrakoak dira. Aldundiak sistmatikoki bere arduraz beste egiten du, gizarte zerbitzuen kudeaketa enpresa pribatuen esku utziz, kostuak merketzea helburu, baina gero zerbitzuak zein baldintzetan eskaintzen diren zaindu barik
Sanhoeta portaera arazo larriak dauzkaten nerabeak hartzeko gune bat da. Teorian 10 leku bakarrik eskaintzen du. Praktikan… 24 leku. 24 leku.!! arazo ezberdineko eta adin ezberdineko 24 gazte hamarrentzarako prestatuta dagoen egoitza baten. Zer heziketa-jardun eskainiko dute hango langileak? Ezin da ta! Adin txikikoen gizarte integrazoa erraztea eta babesa, konfiantza, ziurtasuna eta egonkortasuna ematea helburu duen arretaren ezaera hezitzailea ez da inolaz bermatzen. Segurtasuna nola bermatzen da hor barruan? Erasoak izan dira!!
Sanshoeta adibide besterik ez da. Gizarte zerbitzuetan bai Aldundiak eta bai udaletxeak ez dute 131/2008 dekretua betetzen., eta bere utzikeria egoera honek erakartzen du.. Gaur Arabako Biltzan Nagusian zer edo zer siñatu dute egoera hau aldatzeko. Paper buztita segurazki, ez da inora joango
Arabako foru Aldunditik txosten bat egiten ari direla esaten dute, baina noindanik? Langileen erakarpenak eskatu dute, ala ez dira onartutak bilera horretan? Zer egingo dute txosten horrekin? Bere dekretuak betetzeko balio du edo aurpegi garbiketa besterik ez da izango?
Total, gure dekretuak ez ba dugu betetzen, utzikeria hau onartzen ba dugu eta egoera honek Gizarte zerbitzuetan ez ba dugu aldatzen Sansohetaeta beste egoitzak bombak izango dira, lehertzeko prest. Eta hau arma salmenta barik
Bego Ozaeta
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!