Arazoa CIStema da
Duela aste batzuk Valentziako auzitegi batek ikastetxeetatik zabaldudutako hainbat LGTBI liburuen bahiketa ebatzi zuen, Valentzian ere, beste epaile batek “te voy a hacer hetero a hostias. Te mato” esateak beste hainbeste ohiu homofoboen artean, ez dela gorroto delitua erabaki du, Bartzelonan bitartean Mossos d’esquadra eta polizia nazionalaren arabera bandera feminista bat eta “fuera fascistas de nuestros barrios” ohikatzea gorrotoaren adierazgarri dira.
A Coruñan Samuel hil zutenean ere, poliziak homofobiarekin ez lotzeko ahalegin esanguratsuak egin zituzten, horretarako hamaika trikimailu erabili zituzten kasua homofobiatik aldentzeko.
Azkenengo egunetan, udan Gasteizko alde zaharrean erasotua izan zen emakume transaren kasuan falta-epaiketa izango duela jakin dugu, berriz ere transfobiaren larrigarritasuna desagertzen da.
Honekin guztiarekin, gorroto delituak, nahiz eta 1995. urtetik kode penalean jasota egon oso gutxitan aplikatu dira, eta are gutxiagotan kolektibo zehatz batzuen defentsarako. Agerikoa da beraz ez dagoela sensibilidade haundirik epaileen munduan delitu hauekiko.
Batzuk legeak behin eta berriz egitea izango dute helburu, eta lege bakoitzaren ostean frustrazioa nabaria da, bai legeak gero ez direlako inplementatzen edo legeak ez direlako kolektibo batzuen defentsarako interpretatzen, eta hau gertatzerakoan artikulu konkretu batzuen aldaketa edo lege berri baten bila joango dira.
Dagoeneko baditugu hamaika adibide jakiteko LGTBI+fobiaren aurkako borroka ez dela kode penala gogortzetik etorriko, ez dela nahikoa epaileak genero eta sexu aniztasunean formatzea, ezta kultur edo jatorri aniztasunean formakuntza. Edozein kasutan formakuntza hauek ez liratezke gaizki etorriko.
Baina formakuntza onenarekin ere orain arte ezagututako ebazpenak irakurtzen jarraituko genituzke, arazoa ez delako bakarrik mundu horri darion usain cisheterosexista, arazoa sistema bera delako, eta legeen etengabeko berriztatzetik ez da etorriko indarkeria matxistari aurre egiteko herramintarik.
Antolakuntza ezinbestekoa da bizi dugun bazterketa eta erasoei aurre egiteko, eta ezinbestean ikuspegi intersekzionala izan behar du honek. LGTBI hizkiak bazterketari loturik daude, baina letra bakoitzak bere errealitate propiotik, eta hor ordezkatuta dauden pertsona bakoitzak bere errealitate propioa izango dute, eta guzti-guztiak barnebildu beharko ditu borroka honek benetan eraginkorra izan nahi badu.
Amets Martinez de Heredita
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!