Arabako Arkeologia Objektuak V: Tobillasko Idazkindun Fundazio Harria
Gaubean dagoen herria da Tobillas. Bertan jendea Antzinate Berantiarretik gutxienez bizi zela dakigu, orain arte topatu diren aztarnengatik. Gainera, 822. urteko dokumentu batean Done Erromanen eliza ageri da jadanik aipatuta, Abito abadeak egindakoa, inguruan zituen jabego eta eskubideen zerrendarekin batera. Hainbat nekazarik landutako lurrak, erakunde horren eskumenen pean jartzeko idatzia zen eta, pentsa dezakegunez, Tobillasen egin zen lehen eliza aurreerromanikoa aipatzen du.
Aldiz, guri interesatzen zaigun objektua, inskripzio bat da, eliza horretan aurkitua eta mende bat geroagokoa.
939an Vigila presbiteroak elizari egin zion erreforma adierazteko eta agertzeko egindakoa. Fundazio idazkun harria deitu izan da, esan dugunez, eliza 822rako eraikita egon arren, egindako lan batzuen “fundazioa”ren lekuko delako. Latinez dago idatzita eta bertan irakurtzen da argi, nola Vigilak eliza erreformatu edo berritu egin zuen (handiagotu arkeologoek jakin dutenez), Done Erroman eta Done Ziprianoren omenez eta bere arimaren alde.
Inskripzio hori egiteko arrazoia da, Vigilak adierazi nahi zuela, boterea zuela eta horregatik eliza berritu zuela, Antzinateko agintariek egiten zuten moduan eta idatzita utzi zuen oroi zedin eta berak egindakoaren eta bere boterearen erakusle. Era berean kultoa zela adierazi nahi zuen, Antzinateko kulturaren jarraitzaile. Bestalde, bere arimaren alde egin zuela erreforma esaten du, kristautasunaren bidetik. Horra hor, X. mendeko elizako elitearen gogamena harri batean idatzita, gureganaino iritsi zaiguna.
Jaione Agirre
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!