Arabako Arkeologia objektuak II Eztarroako biltegiratze zeramika
Historiaurrean aldaketa handi bat gertatu zen Neolito Aroan, eta aldaketa horren ezaugarri bat da zeramika egiten ikasi zuela gizakiak eta, harrezkero, gaur egun arte fabrikatu du.
Aurretik, egurrez edo larruz egindako ontziak zituzten, baina buztina lantzen eta egosten ikasi zutenean ontzi mota berriak egin ahal izan zituzten: neurri desberdinetakoak, iragazgaitzak, sutan jarri ahal zituztenak, etab.
Eztarroa herrian 1984an Andra Maria elizaren ondoan lan batzuk egiten ari zirela, zoriz, silo bat agertu zen zeramikaz beteta. Ondorioz, premiazko indusketa bat egin zen siloa ondo dokumentatzeko.
Elikagaiak biltegiratzeko zulo bat zen siloa. Seguruena zerealak (ez zuten garai hartan laginik jaso). Siloak, hormak buztinez estalita zituen ahalik eta babestuen egoteko eta, hondoan, harrizko harlauzak zeuzkan jarrita, hezetasuna drainatzeko eta gordetzen zena ondo babestuta egon zedin, beraz.
Barruan, gopor eta biltegiratzeko ontzi handien zatiak aurkitu ziren: 1.000 zeramika zati inguru aurkitu ziren guztira. Zeramika zati haiek, gutxienez, 20 ontzitakoak ziren eta uste da bertikalki zeudela siloan sartuta eta, azkenik, zuloaren ahoa material galkorrekin estali zutela. Arkeologoek ez zuten uste barruan gordetakoa ateratzera, berreskuratzera, iritsi zirenik siloa egin zuten pertsonak (ez dakigu zergatik) eta, horregatik, agertu zirela hainbeste zeramika XX. mendean siloa aurkitua izan zenean.
Agertu ziren ontziak, inguruko buztinarekin eskuz landuta zeuden, horma leunduak zituzten eta apainduta zeuden hatzekin markatutako kordoiekin, erroekin, etab., aipatzen dizuedan ontzia bezala, pinaburu handi baten forma daukana. Apaindurek edertasuna emateaz gain, ontzia hobeto oratzeko balio zuten eta ez irrist egiteko esku artean zerabiltzanetan. Labe irekietan egosi ziren ontzi haiek eta, hori dela eta, ontziek askotariko koloreak eta testurak erakusten dituzte, tenperatura eta oxigenoaren araberakoak (labean, oxigeno asko sartzen zen lekuetan zeramikaren orea gorria da eta gutxi zegoen lekuetan iluna).
Aitzin Brontze Arokoa da siloa eta baita zeramika hau, alegia duela 3800 urte ingurukoa. Zeramika hauek erakusten digute, nekazaritzan aritzen zirela, eta garai hartako pertsonak azkarrak eta trebeak zirela, gu bezalakoak.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!