Araba nahasita dago
Nahasita bai; ikusten duelako nola etortzen diren lurraldera parke eoliko, fotovoltaiko, mega berotegi edo abiadura handiko trenen megaproiektuak, gainera diru publikoak sustatutakoak.
Krisi klimatikoa bizitzen ari gara, eta pandemiak eredu horren arrakalak eta aldaketen beharra erakusten ditu. Horren aurrean, industria eta multinazional handiek geratzen zaigun berdegunea bereganatu nahi dute eta bertan kamuflatzen saiatu.
Ez digute ziria sartzen. Baina, arazoa da, ziria sartu gabe ere, gobernatzen gaituztenen babesa lortzen dutela, nahiz eta gure herrien babesik ez izan.
Urriaren 23an Gasteizko kaleetara irtengo gara Araba Lurralde bizia izatea nahi dugula esatera. Lurra errespetatzen duen lurraldea. Landa-ingurunea guztion ondasuntzat hartzen duen lurraldea, guztion artean zaindu eta kudeatu beharrekoa. Zaintza horrek bermatu behar du lurraldea baldintza onenetan uztea etorkizuneko belaunaldientzat.
Izan ere, jokoan dagoena ez da soilik proiektu handiak instalatzen diren lur zatiak, jokoan dago ere elikatzeko erabili nahi dugun eredua eta lehenetsi nahi dugun ekonomia edo zer energia mota behar dugun. Hori guztia, gure orainerako eta etorkizunerako zer bizimodu eta eredu nahi ditugun erabakitzeko. Landa ingurunea zaintzea ez da herrien erantzukizuna bakarrik, lurralde osoarena ere bada.
Izaki ekodependenteak eta interdependenteak garen aldetik, lurraldea etxe komun gisa hartu behar dugu, eta guztien artean pentsatu nola zaindu eta babestu.
Dagoeneko ezaguna den esaldi batek dio: “Ez dago B planetarik”, eta horren babesa tokian tokikoan hasten da, B lurralderik ere ez dagoelako. Horregatik, 23 an Gasteizko kaleetan elkartuko gara. Eredu honi “aski da!” esango diogu. Aski delako askoren bizitzaren kontura gutxi batzuen interesak ase nahi dituen eredua.
Isa Alvarez
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!