Alternatibetatik proiektu politikora
Errekaleor ezagutu nuenean liluratuta geratu nintzen. 2015-a zen eta Euskal Herria askatzeko azken estrategiaren porrotak utzitako eszenatokiaren erdian argi izpi bat iruditu zitzaidan. Garai horretan nuen lanpostua eta bizitokia uzteko aukera izan nuen, eta Errekaleor lehenengo aldiz zapaldu nuenetik bost hilabete eskas pasa zirenean bertan nengoen bizitzen.
Errekaleorrek Kukutzak zuen xarma ekarri zidan gogora. Ezberdintasunak kontutan hartuta, auzo proletario hau proiektu anitzak sortzeko baldintzak zituela somatu nuen, ez soilik zituen bitarteko eta aukera materialengatik, baizik eta bertako jendearengan ikusten nuen indarra, kemena eta ausardiagatik. Kapitalismo basatiaren barnean, beste errealitate bat eraiki ahal zutela benetan sinesten zutelarik.
Bestetik, hirian egoteak Euskal Herrian egon daitezkeen antzeko proiektuetatik aldentzen zuela uste nuen. Errekaleorrekoa ez da izan okupazioa eta autogestioaren bitartez bizitza modu kolektiboan antolatzen duen pertsona-talde bakarra, ezta lehenengoa ere. Baina duen tamainak eta hiri batean kokatua egoteak beste dimentsio bat ematen dio eta ez da hain jasangarria sistemarentzat. Hiriaren bihotzean, etxebizitzen jabetza pribatua kolokan jartzeaz gain, bizitzaren gaineko erabaki asko haien esku hartzen dute eta bizi-eredu alternatiboak probatzen dituzte.
Hala ere, baldintza hauek egun presente egon arren, Errekaleor bezalako proiektuak beraien erradikaltasuna galdu ahal dute eta kapitalismoa sostengatzen dutenentzat onargarria bihurtu daiteke. Barne mailako dinamika abiatzen denean suertatu daiteke hau. Bide honetatik, edo bestetik ere, gutxi batzuentzako alternatiba batean bilakatu daiteke apustu politiko hau.
Errekaleorren soilik ere ez dago arrisku hau. Agian beste ekimen batzuk asimilatzeko zailagoak izan daitezke, baina den denak alternatiba hutsean geratu daitezke ez baitute, gehienetan, hauek barne hartzen dituen proposamen politikorik.
Errealitate hau ikusten dut Euskal Herrian. Alde batetik, langileriaren egunerokotasunari erantzun partziala eman nahi dioten eragileak daude nonahi. Hauetako gehenetatik oso lan potentea egiten ari da beraien magaletan antolatzen diren pertsonak politikoki formatzeko eta pairatzen dituzten gabezien aurrean irakurketa politikoak garatu ahal izateko. Baina burutzen duten jardueraz gain, Euskal Herrian langileriaren egoera gaindituko duen proposamenik ez dute egiten, eta askotan haien mezua salaketan geratzen ohi da. Kontrara, proiektu politiko zehatz baten aldeko hautua egiteak, eragile hauen izaera anitza eta honen balioa arriskuan jarri dezake.
Nori dagokio orduan afera hau? Borroka eta kolektibo ezberdinetan metatutako indarrek norabide berean kolpatzeko, hauen erreferentea bihurtuko den mugimendu politikoa eraiki behar dugu. Estatu kapitalista eta zapaltzaileekiko hausturaren aldeko jarrera defendatzen dugunon erantzukizun politikoa da hau. Norberekeri politikoa alde batera utzita eta batzen gaituzten elementuak erdian jarrita.
Pausu hau emateko gaitasuna badugu, agian azken porrotatik pentsatu baino lehenago berreskuratzen hasiko gara. Aldiz, indarrak atomizatzen jarraitzen baditugu kostata izango gara berriz errealitatea iraultzeko aukerak dituen Herria.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!