ALEA: 10 bete berri, 11 betetzeko
Aurreko astean, ALEA aldizkariak 10 urte bete zituen. Hori ospatzeko, beste hainbat arabarrei bezala, lerro batzuk eskatu zizkidaten, ALEAk emandakoaren inguruan eta baita etorkizunean egin beharrekoen inguruan ere.
Arraroa suerta daiteke komunikabide bat erabiltzea beste baten inguruan aritzeko. Arraroa ezkortasunak, kritikak eta gorrotoak gure komunikabide eta sareak hartu dituztenean laudorioak izatea argumentu.
10 urte ez dira egunero betetzen ordea, eta etxe santu honek laster 42 urte beteko dituen bezala, garaipen txikiak eta handiak ospatu behar direlakoan nago. Araba ez litzateke berdina izango, duela 42 urte HALA BEDI sortzeko ausardiarik izan ez balitz. 32 urte beranduago, Araba mailako euskarazko komunikabidea sortu izan ez balute. Egunez egun, bertako borroken eta aldarrikapenen bozgorailu bihurtu izan ez balira.
Araba egunez egun eraikitzen dihardugu, trintxera eta barrikada ezberdinetan. Bakoitza bere arlotik eta ez beti batera. Adostasunak ez dira izaten desadostasunak bezainbeste, baina aurrera egindako urrats bakoitza da egunez egun Araba berri eta euskaldun bat eraikitzeko grina eta gogoa pizten jarraitzen duena. Beraz, zorionak ALEA! Zorionak Hala Bedi eta zorionak guzti hau posible egiten duzuen guztiei!
10 urte bete ditu ALEAk eta hori dela eta hitz batzuk eskatu dizkigute. 10 urte bete eta hamaika betetzeko. Araba, 7. alaba izaten jarraitzen dugun honetan, ALEAk mapan kokatu gaitu. Gureari begiratu dio, herrialdeari bere zabaltasunean, gure Kuadrillei. Guzti hori, gainera eta bereziki, batzen gaituen hizkuntzatik egin du.
Gure herrialdean dauden berri, aldarrikapen, sortzaile eta eragileei bere lekua eman die eta, beti ere, mimoz egin du. Bakoitzaren onena atera du, azal eta barruetan.
Gure iragana, gure oraina eta gure geroa kontatu du eta kontatzen jarraituko du. ALEA guztiona da, guztiona den Araba hau bezala eta guztiona den hizkuntza bezala. Guztiona izaten jarraitu dezala urte luzeetan. Arabak ALEA behar du eta ALEAk Araba. Egin zeu ere zure ekarpena eta harpidetu zaitez, zabaldu ezazu, irakurri, parte hartu eta berriak sortzen jarraitu. Etorkizuna ekintzaz ekintza eta albistez albiste eraikitzen jarrai dezagun.
Eta bide batez… egin zaitez Halabelarri!
Oier Azkarraga
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!