Aitortu gabeko ahizpen omenez
Ekainare 28an, Stonewalleko istiluen 50. urteurrena ospatzen da: 50 urte igaro dira, bai, New Yorkreko transak, bollerak eta marikak poliziaren eta sistemaren aurrean altxatu zirenetik. Handik 10 urtera, 1979an, Errenteriako Iztieta auzoan, polizia nazional batek Francis trabestia hil zuen. Poliziak Apolo diskotekan agertu eta “Vengo a matar un vasco” esan zuen, eta Francisek erantzun zion “Aquí tienes a uno”. Begian tirokatu zuen. Komunikabide batzuek “asesinado un hombre vestido de mujer” bezala jaso zuten Francisen erailketaren berria.
Duela 40 urteko gertakariak Euskal Herrian LGTB mugimenduaren sorrera ekarri zuen, orduan hasi baitzen lehenengo aldiz EHGAM elkarteak jendaurrean agertzen. Herriak muntako erantzuna eman zuen, eta herri mugimenduak bat egin zuen mobilizazioekin. Esan ohi da Francisen erailketa Euskal Herriko Stonewall-a dela. Ukaezina da gertakaria ezinbestekoa izan zela mugimenduari astindu bat emateko, klandestinitatetik, armairutik, ateratzeko. Baina, batzuetan, gertakariak mitifikatu egiten ditugula sentitzen dut.
LGTB mugimenduaren historia purpurinaz margotu nahi badigute ere, oso ibilbide gogorra bezain tristea dauka. Urteurrenak ospatzen ditugun une honetan, erreparatu beharko genieke ibilbide horren zehar mugimenduak aurre egin behar izan dizkion beste errealitate batzuei. Sistemak etengabe egurtzen gaitu, hortxe daukagu arriskugarritasunaren legea, trans patologizazioa, bolleren inbisibilizazioa,… eta belaunaldi osoak desagerrarazi zituen HIESAren pandemia.
90eko hamarkadan LGTB pertsona ugari HIESAk jota bizi ziren; gaixotasunaren berri izan eta handik hilabete batzuetara hil egiten ziren. Gaixotasunaren berri izan bezain pronto ohikoa zen pertsona horien familia- eta gizarte-ingurune osoa desagertzea. Beraz, bakardade gordinean, ospitaletan, pasatzen zituzten beren azken egunak, ezin estimatizatuago, gainera. “Minbizi arrosa” edo “Gay izurritea” esaten zitzaion gaixotasunari.
Garai horretan, LGTB mugimendua ez zegoen purpurina askorako, kezka handia zuen. Ekintzaile askok galdu zuen bizitza, belaunaldi osoak galdu genituen, testigantza ugari ere, eta gure historiaren zati handi bat hilobiratua izan zen, gizartearen eta erakundearen utzikeria lagun.
HIESAz hiltzen zirenen hileta politiko baten bat antolatu zuten, egoerari ikuspegi politikoa eman nahian.
Luze eta gogor borrokatu behar izan zuten duela 20 bat urte LGTB ekintzaileek. Besteak beste, aldarrikatzen zuten gaixotasunaz estigmarik gabe hitz egitea, instituzioei neurriak eta ikerketarako baliabideak exijitzen zizkieten, eta argi uztea sexu praktikak zirela arriskutsuak, ez gay- kolektiboa bera.
Gure historia errepasatzen ari garen une honetan, aipatu behar dugu heriotza horiek guztiak politikoak izan zirela, eta, gainera, ezinbestekoa dugu belaunaldi horien guztien memoria eta egindako ekarpena aitortzea.
Ezin dugu ahaztu milaka eta milaka lagunen heriotza. Bihar kalera aterako gara, kalean gaude dagoeneko, pertsonala dena politikoa ere den heinean. Beraz, gure bizitzako une guztiak politikoak ditugu marika, bollera eta trans garenok. Badugulako memoria, Stonewall eta Francis aldarrikatuko ditugu edozein egitasmo kapitalistaren gainetik, bide honetan galdu ditugun ahizpak ahaztu gabe.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!