Abortu libre eta doakoak bizitza ematen digu
Mende luze bat igaro da jada munduan abortatzeko eskubidea lehen aldiz legeztatu zenetik. Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna izan zen, iraultza burutu eta hiru urtetara, 1920an hain zuzen, abortu libre eta doakoa legez aitortzen lehena.
Urteak bakarrik ez, hamarkada ugari pasa behar izan ziren beste herrialde batzuk berdina egin zezaten. Sobietarren aitzindaritzaren garrantzia hobeto uler dadin hona hemen abortua legeztatzen hurrengoak izan ziren hainbat estatu: 1950ean Ipar Korea; 1965ean Kuba; 1973an Danimarka, AEB eta Tunez; 1975ean Frantzia, Austria edo Vietnam; 1992an Alemania; mende aldaketarekin 2010ean Espainia; eta berriki 2021ean Argentina eta Hego Korea.
Askotan irudikatzen da abortuaren eskubidea ikuspegi feminista soil batetik. Noski patriarkatuaren ondorio zuzena dela, emakumeoi haurdunaldia eteteko hautua bahitzeak zapalketa eta kontrol tresna argia ere badelako. Azken batean, norbaitek sinisten du haurdun geratzen diren gizakiak arrak izan balira kontua berdina litzakeela? Zalantzan jartzen duzuenontzat, aitu, erantzuna da: ez.
Baina erne, kapitalismoak agerian dagoena baino lotura handiagoa du eskubide urraketa honi dagokionean. Abortatzeko eskubide ezak, edo hobe esanda, abortu seguru eta doakoaren faltak ez baititu emakume guztiongan kalte berdinak eragiten. Eskubide urraketa hau nagusiki emakume langile, desjabetuon eta proletarioon arazoa da. Pentsa bestela: Zenbat familia burgesek erdituko zuten mantendu ezin zuten seme-alabarik? Zenbat izan dira hildako emakume aberatsak abortu klandestino bat praktikatzen zioten bitartean? Zenbatek ez dute, diru-truke, eskubide eza pribilegio bihurtu? Erantzunak ordenean: Oso gutxik; gutxi batzuk; batek bez.
Gogoan izan, eskubide bat ez dela debeku ezaren sinonimo hutsa, norbanakoaren baliabide sozial edo ekonomikoek baldintzatuko ez duten ekintzarako duen ahalmena baizik. Beraz, kamarada boltxebikeak aspaldi konturatu ziren bezala, abortatzeko eskubidearen afera, borroka feminista izateaz gain, nahi eta nahiez, klase borroka da ere, edo batez ere
Naiara Bernal
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!