2024ko urtarrilaren 12an, urteko lehen hildakoa etengabeko arretako zentro batean
OPA herri plataformak koordinakundeak urteak daramatzagu etengabeko arretako guneetan arreta duina emateko beharra salatzen. Sagardui sailburuak, aldiz, kultura berri baten bidean jarraitzen du lehen mailako arreta erabiltzeko orduan.
EAGak lehen mailako arretaren parte dira, hurbileko arreta eskaintzen dute eta ospitaleko larrialdien arretari lan zama handia kentzen diote. Kasu honetan, argi geratzen da sailburuaren eredu-aldaketaren ondorioz pertsona hori erizaintzako langileen eskuetan hil dela.
Eguberri honetan, Osakidetzako zuzendaritzaren propaganda jasan behar izan dugu. Horren arabera, EAGak irekita egongo lirateke, eta irekita egon dira, baina egun gehienetan, eta zentro gehienetan ez dute presentzia fisiko medikorik izan. Greba-egun batean medikuaren presentzia legez bete beharreko gutxienekoa bada, urteko egun guztietan ere horrela dela ulertu behar dugu- Ostiral horretan, infartua izan zuen pertsona bat joan da eta ez du asistentzia medikorik izan Laudioko EAGn; tamalez hil da.
Gertaturiko egoera zentzugabea da, eta koordinakundearen ustez ikerketa eta azalpen publiko eta gardena behar du.
Egoera horrek inflexio-puntu bat izan behar du, lehen mailako arretako zentroen kudeaketa erabat gardena eta informatua izan dadin, herritarren parte-hartzea ahalbidetuko duten tresnekin, eta, gainera, hurbileko arreta duina eta % 100 publikoa bermatuko dituena.
Onartezina litzateke egoera horrek ondoriorik ez izatea.
OPA herri plataformak koordinakundeak eskatu nahi du berehala ezar dadila kontrol publiko iraunkorreko sistema bat, lehen mailako arreta osoan eta, ondorioz, etengabeko arretako guneetan gutxienekoak bermatzeko. Kontrol publikoko sistema horretaz gain, parte hartzeko sistema bat eskatzen dugu, herritarrek eta gizarte-eragileek informazioa eskatu eta proposamenak aurkeztu ahal izan ditzaten, eta horiei erantzun publikoa eta gardena eman diezaieten.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!