1080€tako gutxieneko pentsioen aldeko martxa
Ondo baino hobeto dakigunez, errebindikazioak lortzeko bermerik onena mobilizazioa da. Horregatik pasa den urtean, ekainean, pentsiodunen 1. bizikleta martxa Euskal Herriko hainbat txokotatik igaro zen 700 kilometrotan zehar. Donostian abiatu zen eta 13 egunetan Hego eta Ipar Euskal Herriko udalerri eta eskualde askotatik pasa zen. Hiru ziren aldarrikapenak. Lehenengoa 1.080 euroko gutxieneko pentsioa eskuratzea hamalau ordainsaritan, Bigarrena, Zerbitzu Publikoen defentsaren alde eta, hirugarrena, zainketa sistema publiko eta duin baten alde.
Milaka herritarrek txalotu, animatu eta babestu zuten bizikleta martxa txirrindulari tropelaren aldarrikapenak bere eginez.
Joan den urteko bizikleta martxa arrakastatsua suertatu zenez, aurten, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua 1080-€ko gutxieneko pentsioaren aldeko IBILALDIA antolatzen ari da. Badirudi, aurten ere, pentsionisten mugimendua osasuntsu eta indartsu dagoela.
Ibilaldia oinez egingo dute, maiatzaren 22an hasita, astelehen batean, noski, pentsionisten mobilizazio eguna baita. Bi zutabean antolatuko dira: martxa bat hasiko da Bilbotik eta beste bat Bergaratik, Agurainetik ere beste zutabe bat aterako da baina egun bat geroago. Ideia da, hilaren 25ean, ostegunean, Gasteizen amaitzea manifestazio batekin.
Horren bidez,2023rako gutxieneko pentsioa 1080-€tan ezartzea eskatuko zaie Estatuko gobernuari, eta EAEko eta Nafarroako gobernuei gutxieneko pentsioa 1080 eurora arte osatzea, hamalau ordainsaritan. Iruñean ere egingo da manifestazioa hilaren 29an.
Izan ere, erabaki hori hartzea EAEko eta Nafarroako gobernuen eta parlamentuen borondate politikoaren menpe dago, eta ez dago hori eragozten duen arrazoi politiko edo ekonomikorik.
Nire ustez, premiazko eta justiziako aldarrikapena da, erakunde publikoek herritarrei bizibaldintza duinak bermatzeko behar diren erabakiak hartzeko betebeharra dutelako. Batez ere, bizitza osoa lan egin ondoren gutxieneko diru-sarrera nahikoak bermatu behar dituzte.
Gaur egun 167.718 pentsiodunek EAEn eta 51.306 pentsiodunek Nafarroan, 1080 eurotik beherako pentsioak dituzte, gehienak emakumeak. Gutxieneko pentsioak emakumezkoenak dira. Izan ere, emakumeek soldatan izan zuten arrakala gaur egun duten pentsioko arrakalean islatzen da.
Horregatik pentsiodunek eskatzen dute EAEn zein Nafarroan gutxieneko
pentsioa 1080 eurotan osatzea. Eta kalkuluak egin dituzte, haien ustez, osagarri horren kostu ekonomikoa 230 milioi euro ingurukoa izango litzateke EAEn, eta 60 milioi euro ingurukoa Nafarroan, aurrekontuaren % 2 inguru.
Zalantzarik gabe, animatuta dago EHPM, eta herritar guztiok zor diegu hain burugogorrak eta nekaezinak izatea, azken finean pentsiodunon borrokak egungo langileei ere eragiten die, erretiroaren ondoren bizi-baldintza duinak lortzea guztioi dagokigun eskubide unibertsala baita.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!