1.080 €-ko gutxieneko pentsioa lortzeko borrokatu behar da
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak (EHPM) bost urte baino gehiago daramatzagu 14 ordainsaritan 1.080 euroko gutxieneko pentsioa aldarrikatzen, Europako Gutun Sozialean ezarritako nahikotasun-irizpideei erantzuten dielakoan; oinarrizko diru-sarrera da pentsiodun batek zahartzaroan bizitza duina izan dezan, eta, gainera, pentsioen genero-arrakala murrizteko neurri eraginkorra da.
Adinekoentzako eta pentsiodunentzako gutxieneko diru-sarrerak bermatzea ere EAEko eta Nafarroako gobernu eta erakundeen ardura da, eta hala eskatu dugu behin eta berriz, gutxieneko pentsioa 1080 eurotan osatzeko eskatuz. Erreibindikazio-proposamen hori Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren 14/2022 Legean arautegi propioarekin onartu behar zen, eta EAEko Legebiltzarraren gehiengoak atzera bota du.
Pentsiodunok, lan-bizitza oso baten ondoren eta erreforma baten eta bestearen ondoren gure pentsioak murrizten ari direla ikusten dugu. Beraz, zailagoa da bizi-maila duina bermatzea, bereziki, emakume pentsiodunentzako, emakumeen pentsioak baitira gizonenak baino % 37 txikiagoak.
Gaur egun, oinarrizko baliabideen prezioen igoera finantza-oligopolioen eta energiaren onurak handitzeko erabiltzen ari den honetan, gure bizi-baldintzak okertzen ari direla ikusten dugu. Gero eta zailagoa da etxebizitzen erosotasunari eustea, osasuna, elikadura osasuntsua eta arreta eta zaintza zerbitzuak bermatzea.
Pentsioak, soldatak eta zerbitzu publikoak aberastasunaren banaketa desberdinaren biktimak dira, eta politika publikoen bidez aberatsak gero eta aberatsagoak dira gehiengo sozialaren kontura.
EAEn eta Nafarroan, azken igoera izan ondoren, pentsiodunen %30 , ia 200.000 pentsiodun, ez dira hilean 800 euroko pentsiora iristen, gehienak, emakumeak.
Arrazoi horiengatik, EHPMk erabaki du BARAU/ITXIALDI bat egitea Bilbon, martxoaren 13tik 18ra, egunero mobilizazioekin batera, honako hauek eskatzeko:
. EAEko eta Nafarroako gobernuei gutxieneko pentsioak 1080 eurora arte osatzea.
. Berehala 1080 euroko gutxieneko pentsioa ezartzea.
Gaur, Martxoak 13, astelehena, Bilboko kontzentrazioaren ondoren, 5 egun barau-itxialdia hasiko da. Gasteiztik, animo guztia bidali nahi diegu eta era eta maila desberdinetan itxialdian parte hartuko dugu.
1080 EUROKO GUTXIENEKO PENTSIOA ORAIN!
GORA BORROKA PENTSIONISTA!
PENTSIONISTAK, AURRERA!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!