«Presoen senide eta lagunen bizitza ezin da zortearen eskuetan utzi»
Azaroaren 3an aske gelditu zen Alfredo Remirez ‘Erre Harria’ amurrioarra, urtebetez espetxean egon ondoren. Berriro etxean dago, libre, eta aste honetan, Hala Bediko estudioetan izan da. Besteak beste, espetxealdia, sakabanaketa, adierazpen askatasuna eta euskal preso politikoen egoera izan ditu hizpide Araba Hizpide magazinean egindako elkarrizketan.