Aitor (Hiruputzu Gaztetxea): «Gaztetxeko bi kideei jarritako salaketa poliziala atzera botatzeko eskaera egin, eta horren aurrean kritika politikoa egiteko eskubidea aldarrikatuko dugu»
Gaur arratsaldean, Hiruputzuko Gaztetxearen alde egiteko, gaztetxeko bi kideei jarritako salaketa poliziala salatzeko, eta kritika politikoa egiteko eskubidearen alde mobilizatzeko deialdia zabaldu dute Zarauzko Hiruputzu Gaztetxetik. Arratsaldeko 19:00etan batuko dira Zarauzko Udaletxe plazan.