Endika Larrion (GKS): «Oligarkia atlantikoek konbentzitzen gaituzte beste herrialde batekin gerrara joan behar garela eta langile klaseak jarri behar ditugula gure gorpuak»
Urtarrilaren 25ean, "gerraren eta faxismoaren aurka" kaleak hartzera deitu du Gazte Kordinadora Sozialistak. Aurretiaz lana eginda helduko dira larunbat honetara, hainbat aurkezpen eta ekimen egin bai dituzte azken aste hauetan Euskal Herri osoan zehar.
«Orain dela urte batzuk ezin genuen imajinatu Europan gerra ererrealitate bat ematea.» Hala hasi du elkarrizketa Endika Larrionek Gazte Kordinadora Sozialistako kideak. Palestinarren genoziodioa gogortuz joan da, eskuineko ideiak, beti mahai gainean izan badira ere, geroz eta espazio gehiago okupatu eta geroz eta inpaktu handiagoa dute. Faxismoak aurpegi eta herraminta berriak ditu. Inguruko gobernuak ere honen isla dira: Alemanian, Frantzian, Espainiar estatuan…
«Elementu garrantzitsu bat da faxismoa ez dela kapitalismotik at dagoen zerbait» azpimarratu du Larrionek. Izan ere «ultraeskuinak kapitalismoaren mantentze bat egiten du krisi garaian» eta faxismoaren gorakada krisi egoera horretan gorpuzten dela seinalatu du . GKStik seinalatzen dute faxistek lortzen dutela krisiak dakartzan ezinegona eta bizi baldintzen kaxkartzea kanalizatzea. Krisiaren «errudun faltsuak» «gizarteko kolektibo eta komunitate zaurgarrienetan» aurkituz: etorkinen, LGTB komunitatean, eta emakumeengan aurkituz. Horrela, haserrea bertara bideratuz, faxistek «oligarkien posizioa» bermatzen dutela gehitu du Larrionek.
Aldi berean, «oligarkia atlantistek botere ekonomiko, militar handioagoa izatearen helburuarekin» posizio belizistak hareagotzen dituztela mahaigaineratu du. Europako kasuan, Ukrainian ikusten hasi garen bezala. «Krisia perpetuoa dela esaten digute. Gerrarentzat beti dago dirua.»
Hala ere bada esperantza izpi bat Larrionek dionez: «Jendeak ikusten du etorkizun posible bat faxismo gabe baina ikusten du faxismoaren posibilitatea gerturatzen ari dela.» Kalean, faxismoaren aurkako kontraposizio bat» bdagoela baieztatu du, eta jendeak errealitatea zein den jakin nahi duela, alegia «jendeak politika egin nahi duela.»
Larunbateko mobiliazioaren inguruko aurkezpen eta ekimenak «jendetsuak» izan dira. Aurkezpen hauetan «bulo» eta desinformazio askori aurre egin behar izan diotela aipatu du Larrionek. «Denok erori gaitezke bulo ezberdinetan. Interesgarria da. Gizartean egin behar den borroka horretan ere badago, jendea konbetztitzean, jendearen posizioak aldatzean.»
Gehiago jakin nahi ezkero, elkar
-
Hizpidea: Endika Larrion (GKS): "Oligarkia atlantikoek konbentzitzen gaituzte beste herrialde batekin gerrara joan behar garela eta langile klaseak jarri behar ditugula gure gorpuak"00:21:33
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!