Aske da deportatua izateko arriskuan zegoen atxilotutako Etxebizitza Sindikatuko kidea

34 gazte daude EHUk kanporatzeko arriskuan, iazko ikasle greba dela eta

Mobilizazio bat antolatu du Ikasle Abertzaleak-ek Gasteizko campusean otsailaren 16rako, askatasun politikoen defentsan. Ikasleei irekitako espedienteak atzera botatzea eta «unibertsitateko kontrol soziala» amaitzeko exijitu diote EHUri.

Lau arabar Ehun mugimenduaren «kalabazak» irabazteko hautagaien artean

Dinamika berri bati ekingo dio Mugimendu Feministak, «zaintza sistema eraldatzeko»

Denon bizitzak erdigunean izenpean aurkeztu dute Gasteizen. «Neurri zehatzak» proposatu nahi dituzte zaintza sistema iraultzeko, eta herri eta auzoetako asanblada feministak berraktibatu nahi dituzte prozesu horretarako.

Gasteizko Etxebizitza Sindikatuko kide bat atxilotu dute eta deportazio arriskuan dago

2021ean atxilotu zuten, Ertzaintzak Los Herran kaleko etxebizitza-blokea hustu zuenean. Deportazio-espediente bat ireki zuten orduan bere kontra. Atzo, asteartez, Polizia Nazionalak atxilotu zuen eta deportatu egin dezakete edozein unetan. Etxebizitza Sindikatuak elkarretaratzea egin du, kidearen «berehalako askatasuna» exijitu eta «deportazio mota guztiak gaitzesteko».

Roberto Lebrero preso gasteiztarra gradu erregresio arriskuan, Audientzia Nazionaleko fiskalak 3. graduari errekurtsoa jarri diolako

Espainiako Poliziaren infiltratu bat Gasteizko Errekaleor auzoan ere ibili zen

Espainiako Poliziako agente batek hiru urte eman zituen Bartzelonako mugimendu sozialetan infiltratuta. Barztelonako La Cinétika zentro sozialean hasi zen 2020an, eta “harreman sexu-afektibo instrumentalak” mantendu zituen hainbat emakumerekin eta horri esker asanblada, jardunaldi eta manifestazioetan errazago hartu zuen parte. Directa agerkari katalanaren ikerketak atera du azalera espioitza kasu hau. Gasteizko Errekaleor auzo okupatuan ere izan zela dokumentatu dute.

Allegados de Iker Bilbao y Amaia Agirre abren una cuenta para los costes del accidente mortal en el Fitz Roy

Las residencias de mayores alavesas tienen un sobrecoste de 70 millones de euros

EH Bildu ha denunciado el «grave perjuicio» que está suponiendo para las arcas públicas la gestión del PNV de las residencias alavesas, en concreto las de Lakua y Zadorra.

Urduñako Espetxean hil ziren presoen senideen bila ari da Jaurlaritza Extremaduran, identifikazio genetikoa egiteko

Eusko Jaurlaritzaren memoria arloko ordezkaritza bat Urduñako espetxean hildako presoen senideen bila ari da Extremaduran, herriko hilerritik ateratako gorpuzkien identifikazio genetikoa egiteko. Larunbatean aurkeztuko ditu orain arte egindako lanak Castueran (Badajoz).

«Eguneroko bihurtu zaigu ikasgela zein korridoreetan ikasle eta irakasleak, txano, eskularru, beroki eta mantekin ikustea»

Konponbide iraunkor eta duina eskatu dute Ikasbideako irakasleek, berogailuekin urteetan arazoak izan ondoren, «muturreko» egoera bizi izan baitute azken egunetan.

HALABEDITARRAK | Delirium Tremens: “Ematen du ez direla 30 urte pasa”

Delirium Tremens musika taldea, 80 eta 90 hamarkadetan Euskal Herriko rock talde erreferentea izan zen. Hiru hamarkadatako etenaren ondoren 2022an disko berriarekin itzuli dira. Hala Bedi irratian izan ditugu Andoni Basterretxea eta Haritz Harreguy solasaldi goxoan.

Gasteizko Udalak errolda eta alokairu kontratuen salerosketa ahalbidetzen dituela salatu du Auzoan Bizik

Oinarrizko beharrak asetzeko alokairu kontratua exijitzea onartezina dela uste du Auzoan Bizi etxebizitza sareak. Udala eta jabeak seinalatu dituzte, kontratu eta errolda dokumentuak merkantzia bihurtzeagatik.

«Enpresari eta bankarien ofentsibaren aurka proposamen propio bat eraiki behar dugu, politikari profesionalen fartsatik kanpo»

Gazte Koordinadora Sozialistak manifestazioak deitu ditu urtarrilaren 28an Bilbon eta Iruñean, “Enpresari eta agintarien erasoaldiaren aurrean, gazte langileok borrokara!” lelopean. Gasteizko auzoetan aurkeztu dute manifestazioa azken asteetan eta gaur, urtarrilaren 26an, jaialdia antolatu dute Alde Zaharrean. Julen Ziarrusta (2003, Gasteiz) GKSko kidea, ekimen horiek prestatzen aritu da.