1990ko Irunberriko gertaerak ikertzen ari den taldeak «aurrerapausoak» iragarri ditu, eta hainbat gasteiztarren testigantzak baliatu dituzte bide horretan

Haur eta nagusientzako jaialdia Txagorritxun, jaietarako motorrak berotzen hasteko

El nuevo plan de Osakidetza para la red de Salud Mental de Araba reduce camas y personal, según ha denunciado ELA

Osakidetza plantea una reorganización de la red de Salud Mental de Araba que, según ha denunciado el sindicato ELA, «en realidad supone un desmantelamiento de dicha red».

Hezkuntza euskaldun baten alde mobilizatuko dira ikasleak martxoaren 23an

Martxoaren 23an «Hezkuntza euskaldun baten alde» mobilizatuko dira Gasteizko ikasleak. Gazte Euskaltzaleen Sareak eta unibertsitateetako euskara taldeek deituta, 12:00etan Elurretatik hasiko da manifestazioa.

Larunbatean ospatuko dute Egurfest elkartasun jaialdia Errekaleorren

Neguan etxea berotzeko egurra lortzeko elkartasun jaialdia antolatu dute Errekaleorren, egoera sozioekonomiko larrienetan bizi diren kideei laguntzeko. Egun osoko jaia izango da, tailer, hitzaldi, bazkari, kirol jarduera, musika eta guzti.

Presentación del monográfico de Hordago «Desmontando el mito del oasis vasco»

Hala Bedi y Hordago-El Salto presentan en Gasteiz un coloquio sobre la corrupción en Euskal Herria de la mano de las periodistas de investigación, Ahoztar Zelaieta y Zuriñe Rodríguez.

Exigen en Ribabellosa una alternativa al TAV

Decenas de personas se han concentrado este domingo frente al ayuntamiento de Erriberabeitia en Ribebabellosa para exigir una alternativa al trazado del TAV por su afección en el municipio y el entorno

arabera | Teresa Ruiz de Arbulo Ugalde

Una vida marcada por las políticas de dispersión y el sacrificio que conllevan los innumerables viajes por todo el estado español y sus cárceles.

Gazte bat jipoitu dute Gasteizen udaltzainek, patinete elektrikoan ihes egiten saiatzeagatik

Astelehenean gertatu zen, 16 urteko Aimarrek patinete elektrikoaren gainean zebrabidea igaro zuela egotzita. Gasteizko udaltzainek geratzeko agindu zioten eta gaztea ihes egiten saiatu zen. Zenbait minutuko jazarpena eragin zuen Zabalgana auzoan, baina azkenean harrapatu zuten. Atxilotzeko unean, gaztea jada entregatu zenean, lurrera bota, belaunekin eta ukabilekin kolpatu zuten eta gazteari sudurra hautsi zioten. Udaltzainek familiari esan zioten erori egin zela. Bideoz grabatu zuen auzokide batek, ordea, eta han ez da halakorik ikusten. Familiak salaketa jarri du epaitegian. Gasteizko Udaltzaingoak ARGIAri adierazi dio «ezin dutela ezer esan».

[HALA BIDEO] Martxan da greba orokor feministaren aldeko olatua

Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren harira, milaka pertsona mobilizatu dira Araban. Martxoaren 8a abiapuntutzat hartuta, zaintza eskubide unibertsalaren aldeko greba orokorrerako prozesua martxan jarri du Mugimendu Feministak.

[ARGAZKI GALERIA] Martxan da greba orokor feministaren aldeko olatua Araban zehar

Mugimendu feministak eta bestelako eragileek antolatutako mobilizazioak, ekimenak eta ekitaldiak izan dira Arabako eskualdeetan, herrietan, hiriburuan eta auzoetan; eta martxoan zehar ere askotariko jarduerak izango dira.

[ARGAZKI GALERIA] Milaka emakume* bildu dira Gasteizko kaleetan Emakume Langilearen Nazioarteko Egunean

Gaurko eguna abiapuntutzat hartuta, zaintza eskubidearen aldeko greba orokor baterako prozesua martxan jarri du Mugimendu Feministak

Greba orokorra prestatuko du Mugimendu Feministak, zaintza-sistema eraldatzeko

Martxoaren 8 honetan Bilbon egindako prentsaurrekotik eman dituzte Denon Bizitzak Erdigunean prozesuari buruzko zehaztapenak. Urrats ezberdinen artean jarri dute greba orokorrarena. Gaurtik aurrera, aliantzak eta proposamenak bateratu nahi ditu herri mugimenduekin eta eragile sozio sindikalekin, hortik «aldarrikapen agenda bat sortzeko».

Zaballako azken heriotza ikertzea eskatu du presoaren familiak

Salhaketa elkarteak mobilizazioa egin du Gasteizen, Zaballako kartzelan gertatutako azken heriotza salatzeko. Presoaren senideek jakitera eman dute gorpua Aljeriara eramateko baimenaren zain daudela eta auziaren prozeduran aurkeztuko direla.