Greba egingo dute bihar eta etzi Arabako erresidentzia pribatuetako langileek

ELA eta LAB sindikatuek deituta greba egingo dute erresidentzia pribatu eta etxebizitza komunitarioetako langileek ekainaren 29 eta 30ean. Sektorearen «lehen hitzarmen probintzial duina» eskatzen dute. Manifestazioa egingo dute ostegunean 11:00etan Plaza Berritik abiatuta.

Mila ertzain inguru manifestatu ziren atzo Gasteizen, eta esan zuten ez dutela Tourra saboteatuko

Jaurlaritzaren arabera, jarrera «estu», «irrealista» eta «arduragabea» dute protestan ari diren ertzainek. Negoziazio mahaira itzultzeko eskatu zien ostiralean sailaren arduradun Josu Erkorekak, sindikatuak mahaitik altxatu eta gobernuari negoziatzeko «borondate falta» kritikatu ondoren.

La Comisión de Txosnas de Gasteiz ha hecho pública su lectura sobre la decisión de excluir a dos colectivos del Movimiento Socialista

La negativa se basó en «las continuas trabas mostradas por los dos colectivos para una buena convivencia». Argumentan que no se llegó a un consenso, pero la decisión se tomó con una «amplia mayoría de la mesa, aunque cada agente tiene su propia opinión».

Gasteizko Txosna Batzordeak Gasteizko jendarteari

Jose Mari Novoa ha tenido que volver a Zaballa por un recurso interpuesto por la fiscalía

Ayer a la noche volvió a ingresar en prisión, a la espera de que el Juzgado de Vigilancia Penitenciaria resuelva el recurso sobre su paso a tercer grado. Desde que el Gobierno Vasco adquirió la competencia de prisiones 14 personas han tenido que volver a la cárcel tras revocarles el tercer grado.

Zentral eolikoen kokalekuetara azken mendi martxa egingo dute larunbatean

Arabako Mendiak Askek antolatuta Urkitza eta Elgeamendira igoko dira, Capital Energy enpresak zentral eolikoa eraiki asmo duen lekura.

[HALA BIDEO] «Hamabost urte txapa ematen»

«100 urte, bakarrik ezin da” dinamikaren barruan, eta Zaharraz Harro jaien aterkipean, Auzolana pilotalekuaren XV. urteurrena ospatu zen atzo. Hamabost urte igaro dira auzoari zabaldu ziotenetik abandonatuta zegoen frontoia, eta hori ospatzeko Hala Bedi irratiaren zuzeko emisioa, auzolana eta mural margoketa antolatu zuten.

[HALA BIDEO] 100 urte dinamikak bota zuen Zaharraz Harroko txupina

Auzolana, Gasteizko Gaztetxea, Errekaleor, Sumendi eta Hala Bedi urteurren bateratua ospatzen ari dira aurten. “Poliziak ez nau zaintzen, auzolagunek bai” leloarekin bat eginda, adierazi dute komunitatea egiteko bideak ez duela zerikusirik poliziarekin.

15 urte bete ditu Auzolana pilotalekuak

Txapa ahotsa, frontoiko asanbladak, ospakizuna antolatu du XV. urteurrena ospatzeko, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. “Hamabost urte txapa ematen.”

Gasteizko Etxebizitza Sindikatuak eta GKS-k erantzun egin diote Txosna Batzordearen irakurketari

Zalantzan jarri dute erabakia hartzeko prozedura irizpide orokorretan ez oinarritzea. Txosna Batzordearekin hitz egin eta elkar ulertzeko borondatea adierazi dute.

[ARGAZKI GALERIA] 100 urte dinamikak bota zuen Zaharraz Harroko txupina

Auzolana, Gasteizko Gaztetxea, Errekaleor, Sumendi eta Hala Bedi urteurren bateratua ospatzen ari dira aurten. “Poliziak ez nau zaintzen, auzolagunek bai” leloarekin bat eginda, adierazi dute komunitatea egiteko bideak ez duela zerikusirik poliziarekin.

Auzo elkartasuna jaien erdigunera eramango du Zaharraz Harrok

Urtero bezala, ehun jarduera baino gehiago izango dira aurten Gasteizko Alde Zaharreko Zaharraz Harro jaietan, ekainaren 26tik uztailaren 2ra. Musika, zinea, kirola, antzerkia, dantza, hitzaldiak eta umeentzako jarduerez beteko dira auzoko kaleak.

Maider Etxebarria Gasteizko alkate berriak fiskaltzara eraman du Judimendiko jaietako presoen aldeko ekimena

20:30etan presoen aldeko kalejira abiatuko da Andra Mari Zuritik Judimendira, eta ondoren ekitaldia eta brindisa egingo dituzte. Covitek publikoki salatu zuen jaietan ekimen hori deitua zegoela. Gorka Urtaranek ere eraman zuen fiskaltzara Judimendiko Jai Batzordea arrazoi beragatik 2018an.

Azaroaren 30ean izango da greba feminista orokorra

Zaintza eskubide kolektiboaren alde borrokatzeko greba orokorra iragarri du udazkenerako Euskal Herriko Mugimendu Feministak. Denon Bizitzak Erdigunean prozesua abiatu zuten 2022an, zaintza sistema iraultzeko, eta greba mugarri izango da bide horretan.