Lanuzteekin jarraituko dute aste honetan zehar Laminaciones Arregui enpresan

«Enpleguaren defentsan» aurreko aste bukaeran abiatutako lanuzteei segida emango diete aste honetan zehar Laminaciones Arreguiko langileek. Plantilla murrizteko neurriak geldiarazi nahi dituzte horrela.

«Gora Judimendi!» dinamika aurkeztu zuen atzo Judimendiko Gazte Asanbladak

Judimendiko Gazte Asanbladak 20 urte betetzen ditu aurten eta auzoaren alde lanean jarraitzeko helburuarekin «Gora Judimendi!» dinamika jarri du martxan. Diagnostiko bat abiatuko dute auzokide eta eragileekin Judimendiko gabeziei aurre egiteko.

Gasteizko Herri Unibertsitateko egitaraua aurkeztu dute

Herri Unibertsitatea antolatuko dute otsailaren 17, 18 eta 19 bitartean Gasteizko unibertsitateko ikasleek, aktualitatearen hausnarketa kritikoa burutu eta eztabaidak irekitzeko helburuarekin.

Lakuan manifestatu ziren atzo EHU eta Hezkuntzaren menpeko zentroetako garbitzaileak

Negoziazio mailaren de desblokeatzea eskatu zieten patronalari eta Eusko Jaurlaritzari atzo Lakuan elkartutako EHU eta Hezkuntzaren menpeko zentroetako 300 garbitzailek. Unibertsitateko ikasleen babesa ere jaso dute.

Alfredo de Miguel: hiru soldata igoera eta karguz goratua auzia hasiz geroztik

Ustelekeriagatik zigortutako Alfredo de Miguelek eta Koldo Otxandianok bi elkarte publikotan jarraitzen dute lanean: Hazin eta Miñanoko Parke Teknologikoan. De Miguelek, gainera, hiru soldata igoera eta karguz goratze bat izan ditu auzia hasiz geroztik.

Mozal legea aplikatzeagatik Kaleratzeak Stop-ek Jaurlaritzaren aurka jarritako salaketa epaiaren zain geratu da.

Eusko Jaurlaritza auzitara eraman zuen Kaleratzeak Stop Arabak plataformako sei kideri mozal legea aplikatzeagatik. Atzo ospatu zen hori ebazteko epaiketa eta epaiaren zain geratu dira. Etxegabetzeen aurkako plataformak elkarretaratzea egin zuen Justizia Jauregiaren aurrean.

Elkarretaratzea egin zuten atzo Arabako erresidentzietako langileek

Erresidentzia pribatuetako langileek elkarretaratzea egin zuten atzo Probintzia Plazan sektoreak bizi duen prekarizazioa salatzeko. Lan baldintza txarrek erresidentziako erabiltzaileek jasotzen duten zaintza kaltetzen dutela adierazi zuten.

Una multitud sale a la calle en Laudio para denunciar la muerte de un trabajador

Un vecino de Laudio fallecía a manos de la precariedad laboral el lunes en una fabrica de Galdakao. Ayer una multitud salió a la Herriko Plaza de Laudio para denunciar esta última muerte.

Kide bati ezarritako isunaren kontrako demanda aurkeztu du Kaleratzeak Stopek

Mozal Legean oinarrituta Eusko Jaurlaritzak ezarritako 602 euroko isunaren kontrako demanda aurkeztu du Kaleratzeak Stop elkarteak. Mozal Legea epaitu! lelopean, elkarretaratzea deitu dute asteazkenean, 10:45ean Gasteizko epaitegien aurrean.

Infernu bilakatuko dute Gasteiz hiriko Gune Autogestionatuek otsailaren 22an

Gasteizko proiektu autogestionatuek egitarau bateratua osatuko dute inauterietarako: deabruz mozorrotu eta «kapitalaren hiria» infernu bilakatuko dute otsailaren 22an.

Laudioko behargin bat hil da, urte hasieratik Euskal Herrian jasotako hamargarren lan heriotzan

Laudioko bizilaguna zen Galdakaoko GHI Hornos Industriales enpresako langile bat hil da pieza bat gainera erori ostean. Urtea hasi zenetik euskal herrian gertatzen den hamargarren lan heriotza.

Zaramagako Memoria eta Giza Eskubideen gunea urrats berriak emateko prest

Gaur emango diete hasiera Memoria gara elkarteak antolatutako jardunaldiei. Bertan Zaramagako Asisko San Frantzizko elizak hartuko duen memoria eta giza eskubideen gunearen nolakotasunaz hausnartuko dute hamabost adituren eskutik.

Azken egunetako erasoak salatzeko elkarretaratzea egin zuen Gasteizko Mugimendu feministak

Elkarretaratzea egin zuen larunbat eguerdian Gasteizko Mugimendu feministak azken egunetako eraso sexualak salatzeko.

ARGAZKI GALERIA | Lepora eta Lisabö bandek astindu zuten muinoa

Indarrez hasi du urtea Muinoko Hotsak egitasmoak, Gaztetxea goraino beteta eta oholtza gainean Lepora eta Lisabö bandak. Martxoaren 14ean errepikatuko dute ostiral gaueko arrakasta Sexty Sexers eta Red Iron Squad-ekin.