Doakoa, kalitatezkoa eta unibertsala izango den hezkuntzaren alde, ikasleok irailaren 15ean grebara!

Datorren irailaren 15etko hezkuntza grebaren inguruan Ikasle Abertzaleak antolakundeko kide den Urko Garmendiak idatzitako iritzi testua.

Hutsik geratu da Artium museoko arreta laguntzaile-zerbitzua esleitzeko lehiaketa

Enpresarik ez da aurkeztu arreta laguntzaile-zerbitzua esleitzeko lehiaketara. Zuzendaritzak pleguak aldatu behar ditu orain eta langileei jakinarazi die prest dagoela beraiekin batzartu eta baldintzak adosteko. Langileek biharko greba egunarekin aurrera jarraituko dute eta bihar prentsaurrekoa eskainiko dute 11:00etan.

La plantilla de Alestis rechaza los despidos de manera contundente

Alestis se sumaba el pasado mes de agosto a Tubacex y Aernova en su intención de reducir la plantilla. La plantilla de Alestis en el parque tecnológico de Miñano realizó una rueda de prensa ayer para mostrar su «rotundo rechazo» al ERE y el despido de 87 trabajadoras que plantea la dirección.

Astelehenean abiatu zituzten protestak Artiachen langile baten kaleratzea salatzeko

Astelehenean eta atzo elkarretaratzeak egin zituzten LAB, ELA eta ESK sindikatuek lantegiaren aurrean behargin baten kaleratzearen kontra

Murrizketen eta kaleratzeen aurka greban dira Artium museoko arreta-zerbitzuko langileak.

Bigarren greba eguna dute gaurkoa Artium museoko arreta zerbitzuko langileek, Arte Garaikideko Euskal Museoko zuzendaritzak egin nahi dituzten murrizketak salatu dituzte. Irailaren 11an grebara aterako dira berriz ere.

«Petricor» Haizea Alonsoren azken lana

Bideoklip berria kaleratu du Haizea Alonso rap abeslari gazteak. Errekaleor auzoan grabatutako irudiekin osatu dute.

Igor Gonzalez Sola euskal preso politikoaren heriotza salatu dute Kanpezun

Elkarretaratzea egin zuten atzo Kanpezuko plazan iragan ostiralean Martuteneko bere ziegan hilik aurkitutako Igor Gonzalez Sola Euskal presoaren heriotza salatzeko. Herriko presoa den Unai López de Okarizen egoera ere ekarri zuten gogora.

Gasteizen gertatutako azken erasoa salatu du Mugimendu Feministak

Adingabeen Fiskaltza 17 urteko neska baten bortxaketa ikertzen ari da, zazpi dira bertan inplikatutako adingabeak. Mugimendu Feministak dozenaka lagun elkartu ditu Andra Mari Zuriaren plazan erasoa gogor salatu eta autodefentsa feministarako deia eginez.

Dozenaka herritarrek salatu zuten Igor Gonzalez Solaren heriotza

Dozenaka herritar bildu ziren larunbatean Igor Gonzalez Solaren heriotza salatzeko Amurrion eginiko mobilizazioan. Bilboko euskal preso politikoa ostiralean agertu zen hilik Martuteneko bere ziegan.

Erabilera turistikorako etxebizitzen hedapena gelditzeko kanpaina jarri dute martxan

Udalaren azken planak 18.000 etxebizitza turistiko baimendu nahi ditu hirian. Kanpaina jarri du abian Gasteiz Txiki auzo elkarteak pisu turistikoen hedapenaren aurrean auzokideek alegazioak aurkeztu ditzaten.

Gasteizko Mugimendu feministak azken erasoa salatzeko deia egin du

Gasteizko Adingabeen Fiskaltza 17 urteko neska baten bortxaketa ikertzen ari da, zazpi dira bertan inplikatutako adingabeak. Mugimendu Feministak elkarretaratzea egingo du gaur, irailak 7, Andra Mari Zuriaren palazan, arratsaldeko 19:00etan.

Ehunka lagunek egin dute bat sorosle eta begiraleen grebarekin

Manifestazioa burutu dute gaur Gasteizko gizarte etxeetako sorosle eta begiraleek. Irailaren 1etik greba mugagabean daude, sektoreak bizi duen prekarizazio egoera salatuz.

ARGAZKI GALERIA | Ostalaritza defendatzeko deia luzatu dute Gasteizko kaleetan

Gasteizko kaleetan barrena manifestazio nazionala burutu dute tabernariek «Ostalaritza bizirik» lelopean. Urkulluren inbestidura saioarekin bat eginez «konpondu gabeko arazo bat» dutela gogorarazi nahi izan diote lehendakariari eta bere gobernu kideei. Ostalarien jarduna kriminalizatua izan dela salatu dute.

Manifestazioa egingo dute larunbatean Gasteizko gizarte etxeetako sorosle eta begiraleek

Kirol jardueren sektoreak borrokan jarraitzen du, astelehenean abiatutako greba mugagabearen baitan manifestazioa burutuko dute larunbat honetan. Mobilizazioa eguerdiko 12:00etan abiatuko da Andra Mari Zuriaren Plazatik eta gasteiztar orori luzatu diote bertaratzeko deia.