Jazarpen poliziala Gasteizko gaztetxean, beste behin ere

Larunbatean Topagune Sozialistaren aurkezpena debekatu zuen Udaltzaingoak, eta igandean ere Gaztetxeko atean egon ziren sarrera oztopatzen.

Eraso sexistak salatzeko plataforma sortu du Amurrioko Otsemeak talde feministak

Erasoak sare sozialetan eta espazio publikoan modu anonimoan salatzeko tresna sortu du herriko neska* gazte feminista taldeak. «Entzun Gaitzatela!» du izena eta internet bidez dago eskuragarri.

Babestu Maite Duzun Mendia dinamikaren bosgarren martxa egin dute, Cantoblancon

Irailaren 25ean, larunbatean, Arabako Mendiak Askek laugarren martxa egin du, proiektu eolikoen eraginpeko ondare naturala ezagutarazteko. Oraingoan, Cantoblancon izan dira ehun mendizale inguru, Añana Gesaltzatik.

Aniversario de la muerte de Anuk, el primer caso de guerra sucia que implicó a la Ertzaintza

La versión oficial habló de suicidio. En una carta escrita por él mismo aseguraba que en agosto había sido detenido, drogado y, posteriormente, liberado por la Ertzaintza para ser utilizado como «señuelo». El 26 de septiembre de 1993, fallecía en Bilbo Xabier Kalparsoro, tras caer por una ventana desde la comisaría de Indautxu, en manos de la policía española. Días antes fue visto en Gasteiz, en una situación desesperada y bajo un intenso cerco policial que consiguió burlar. ¿Qué ocurrió durante aquellos días previos a su muerte?

Eusko Jaurlaritzak Tubacexeko zuzendaritzaren presioen aurrean amore eman duela salatu du Enpresa Batzordeak

Eusko Jaurlaritzak bi aldeei luzatutako hasierako proposamena aldatu eta nahitaezko kaleratzeak egiteko aukera jarri du mahaigainean. Ondorioz, Enpresa Batzordeak ez du proposamena onartu.

Ernaiko kide batek Gasteizko Epaitegian deklaratu du, maiatzaren 7ko mobilizazioen harira

Pasa den maiatzaren 7an Hego Euskal Herriko hiriburuetan manifestazioak egin zituzten Ernaiko kideek, «gazteek bizi duten larrialdi egoera salatzeko eta eraldaketa sozialaren eta burujabetza aldarrikatzeko». Guztira 9 prozesu judizial ireki dituzte mobilizaizoen harira, eta gaur deklaratu du azkenak.

Hitzaldi-zikloa aurkeztu du Araba Bizirik!-ek

Gaur, irailak 24 hasiko da zikloa eta urriaren 23an amaitu, manifestazioa deitua duten egunean. Arabako hainbat herritan izango dira hitzaldiak.

Ibilian Ibilian Arabako itzulia aurkeztu du SAREk

Arabako Sare Herritarrak presoen eskubideak aldarrikatzeko lurralde osoa zeharkatuko duen martxa antolatu du. Urriaren 7tik 9ra egingo da, Agurainetik Gasteizera. Hiru egun eta bi gau emango dituzte gelditu gabe.

SDA Factory-ko langileek lehen mobilizazioa egin dute, itxiera mehatxua inoiz baino nabarmenagoa denean

BSH BOSCH aurreko jabearekin lortutako berme-akordioa bukatuta, SDA Factoryko langileek salatu dute B&B TRENDS Gasteizko planta «deskapitalizatu eta husten» ari dela, hitzarmen kolektiboa indargabetu duela eta plantillaren gehiengoari eragiten dion ERTE-a inposatu duela.

Abortuaren aurkako talde ultrakatoliko bateko kideek emakumeak jazarri dituzte Gasteizko klinika batean

«40 Días por la vida» talde ultrakatolikoak abortatzeko eskubidearen aurkako 40 eguneko kanpaina abiatu du Gasteizen. Atzo bost pertsona haurdunaldiak eteten dituen Rioja Kaleko klinika baten parean egon ziren arratsaldean «Rezamos por ti y por tu bebé» eta «Reza con nosotros» leloak zituzten katelekin.

Baionako epaitegiak Igor Uriarte ez zigortzea erabaki du

Frantziako Estatuko lurraldean bizitzeko debekua urratzeagatik erruduntzat jo badu ere, epaileak Igor Uriarte preso ohi arabarra ez zigortzea erabaki du. Maiatzean debeku hori bertan behara utzi zuen Parisko Auzitegi Korrekzionalak.

Fallece un vecino de Gasteiz al que Osakidetza se negó a operar por no tener una «vivienda digna»

Osakidetza había decidido no operar a Koldo Arribillaga de una dolencia grave del corazón porque no podría hacer un post-operatorio “adecuado”, al no vivir en una “vivienda digna”, después de ser desahuciado. Koldo había acudido en numerosas ocasiones a su trabajadora social del Casco Viejo, quien nunca le ofreció ninguna alternativa ni solución. Falleció a causa de una parada cardíaca el 8 de septiembre.

Ernaiko kide batek Gasteizko Epaitegian deklaratuko du ostiralean, maiatzaren 7ko mobilizazioen harira

Pasa den maiatzaren 7an Hego Euskal Herriko hiriburuetan manifestazioak egin zituzten Ernaiko kideek, «gazteek bizi duten larrialdi egoera salatzeko eta eraldaketa sozialaren eta burujabetza aldarrikatzeko». Guztira 8 atxilotu izan ziren eta hamarnaka zauritu.

Cantoblancon izango da larunbatean proiektu eolikoen aurkako bosgarren martxa

Datorren irailaren 25ean Arabako Mendiak Aske plataformak bere 5. mendi martxa egingo du. Mendi martxa hauen helburua gure lurraldean eraiki nahi diren zentral eolikoen mehatxupean dagoen ondare naturala ezagutaraztea da.