Anatema : #3 atala: F A M I L I A

Oraingo honetan, neguko oporretan izanik, familiaren inguruan aritu gara. Zer da familia? Aukeratzeko aukera al dugu? Sexu askapen mugimenduan honen inguruan zer aldarrikatu izan da eta aldarrikatzen da? Bide batez… abenduaren 31a izanik, kanpaikadak ere egin ditugu…

Anatema : #2 atala: A R M A I R U A K

Anatemako bigarren atal honetan armairuen inguruan aritu gara. Sekzio berriak ere estrenatu ditugu, horien artean «Azpitestua»; nola errepresentatzen da LGBT+ komunitatea Hollywoodeko filmetan? Ehgam Donostialdea+ taldekoen IraQueerle taldeko lehenengo aportazioa ere izan dugu, «Noiz bukatzen da armairua» liburuaren iruzkin kolektiboarekin. «Anantema» sekzioan, zein izango da atal honetan Anan tema?

Anatema : #1 atala: D R A M A

Anatemako #1 atala. Uhinek eraman zutena…