Anatema : 2#03 atala: EUSKAL KULTURA KUIRRIFIKATZEN

Gaurkoan, Euskal Herrian gure kultura kuirrifikatzeko egon diren eta egoten ari diren saiakera ezberdinak gurera ekarri ditugu. Horretarako elkarrizketa ezberdinak egin ditugu: Altxaliliko kide den Alex, Bazterretako Dantzariak proiektuko Kepa eta sortzen ari den euskal dantzak birpentsatzeko taldeko Olaia. Apostazia kanpainari ere tartetxo bat eman diogu.

Anatema : 2#02 atala: QUEER ESPIRITUALTASUNA

Aurreko atalari jarraipena emanez, espiritualtasunari eman diogu. Ba al dago queer espiritualtasunik? Honen inguruan aritu gara eta aurreko atalean hasitako apostasia kanpainari ere heldu diogu. Saltseo eta kotilleo biblikoak ere izan ditugu Azpitestun.

Anatema : 2#01 atala: APOSTASIA

Anatemaren bigarren denboraldiari hasiera emateko, sexu-askapenerako mugimenduek eta mugimendu feministek egindako apostasia kanpainen errepaso historikoa egin genuen. Ondoren, Txefok, gure ikerketa erreportariak, bere apostasia prozesuarekin izandako esperientzia aurkezten digu eta jarraitu beharreko urratsak zeintzuk diren azaltzen dizkigu. Anatematik gure apostasia kanpaina propioa hasi dugu! Azpitestun fanfictionaz, teologiaz eta queer sexuaren bitartez jainkoarekin nola konektatu hitz egin genuen. Azkenik, Asierrek Eguraldi eskainiko digu, oraingoan Palestinari elkartasuna adierazteko.

Anatema : #14 atala: Z E L A K O E R R E P A S U A

Oraingo honetan, denboraldiko azkeneko saioa izanda, denboraldi honetako saioen errepasoa egin dugu banan-banan. Giro umoretsuan, «Esta Distika?» azpiatala ere izan dugu. Anatemak Espainiako hauteskunde orokorretan izandako protagonismoa ere ekarri dugu (Oskar we love you) eta oraingo honetan, berriketero egon garenez, Azpitestuari ordu eta pikuko tartea eman diogu. Oraingo honetan, Nelek gainontzekoontzako galderak ekarri dizkigu. Azkenik, Donostialdetik bidaltzen diguten iraqueerle tarteari ere heldu diogu.

Anatema : #13 atala: P I L O T A K, P I R A T A K E T A P A T A T A K

Atal honetan Gasteizen ospatu zan Sagardobolei Txapelketaren inguruko kronika bat egin dugu eta kuir mugimenduan pilotek duten garrantziari buruz hausnartu dugu. Azpitestua, oraingo honetan, zibilizazio cisheterosexista kolokan jarri zuten piratei eskeini diogu. Azkenik, Arabako leku desberdinetan hazten ari diren ostadar koloreko pataten misterioari buruz aritu gara.

Anatema : #12 atala: M A I A T Z A K 1 7

Gaurkoan pasa den asteazkenean izandako LGBTIfobiaren aurkako eguna hartu dugu aitzaki LGBTIfobiaren inguruan hitz-egiteko. Zer daukagu Ehgam-etik LGBTIfobiaren inguruan esateko? Zer da LGBTIfobia? Galderen bueltan aritu gara. LGBTIfoboen taxonomia bat ere aurkeztu dugu, ze LGTBIfobo identifikatu ditzakegu? Ikusguneko Julen Eizagirre izan dugu baita ere aurtengo gertakarien txostena aurkezten. Iraqueerle taldea oraingoan ere izan dugu eta azkenik Anaren temarekin amaitu dugu.

Anatema : #11 atla: B I S E X U A L I T A T E A (K)

Oraingo honetan bisexualitateen inguruan aritu gara, pluralean. Izan ere, bisexualitatea bizitzeko eta ulertzeko hainbat era egon daitezke. Azpitestua sekzioan bisexualitatea(k) lantzen dituzten C.R.A.Z.Y film eta The Bisexual telesaila ekarri dizkigu Nelek. Oraingon Anan tema ere izan dugu.

Anatema : #10 atala: B I K O T E T I K A T

Zergaitik da gure gizartean bikote erromantikoan bizitzea bizimodu eredu nagusia? Holan sentitzen al dugu ala baldintzatuta gaude? Abantailak ditu bikotean egoteak? Zer suposatzen du solteriak? Horretaz eta gauza gehiagoren inguruan hausnartuko dugu gaurko programako atal guztietan: Azpitestua, kolaborazioak, Anan-tema eta eguraldiko sekzioak potente datoz gaurkoan…

Anatema : #9 atala: Z A H A R R O K

Gaurkoan gure kolektiboan eta orokorrean jendartean bazterrean dagoen errealitate bateri heldu diogu, LGBTI+ pertsona zaharrak. Horretarako, Jose Ignazio Ehgam-kide historikoarekin egon gara eta bere momentuan Aldarterekin batera sortutako Zaharrok egitasmoaren berri eman digu. Ostean, Gu ere bagara! proiektuko Julen Nafarreterekin izan dugu elkarrizketa. Eta oraingoan Iraqueerle taldearen azken liburua, Azpitestua eta Anan Tema ere izan ditugu.

Anatema : #8 atala: M I K E L A – M 8

Pasa den martxoaren 2an Ehgam-kide genuen Mikelak utzi genituen, gure ahizpari omenaldi xume moduan, Jaime Mendia, Sejo Carrascosa eta Amets Beltran de Heredia sexu askapeneko mugimenduko kideekin tertulian aritu gara Mikelaren indarra eta maitasuna gogoratuz. Mikela, betirako gure lumatzan.
Bestalde, Martxoaren 8a ere pasa denez, Donostialdea-Buruntzaldea+ asanbladako Ehgam-kide den Garazik bere begirada eskatu diogu sexu disidenteok mugimendu feministan daukagun ikusgarritasunaren eta dauden jarrera transfoboen inguruan.

Anatema : #7 atala: S E X U A S K A P E N B O R R O K A

7. atal honetan sexu askapen borrokari buelta batzuk eman diogu, etxetik hasita mundura. KAOS Ehgameko barne topaketen inguruan aritu gara, Iraqueerle taldeak Holly Lewisen «La politica de todes» liburuaren hausnarketa ekarri digute, azpitestuan «Pride» eta «120 pulsaciones por minuto» filmak aztertu ditugu, Anak fantasia erotikoetarako gonbidapena egin digu eta azkenik, agenda eta eguraldiarekin amaitu dugu.

Anatema : #6 atala: K U I R O L A

6. atala honetan, kiroleko LGBTI+fobiaren aurkako eguna, otsailaren 19a, hurbil dagoela aitzaki hartuta, sexu disidenteok kirol-munduan bizi izaten ditugunei heldu nahi izan diegu. Horretarako, Miaukatuz voley talde inklusiboko Maider eta David izan ditugu gurean eta Miaukatuz voley taldea gehiago ezagutzeko aukera izan dugu. Horretaz gain, azpitestua, agenda eta eguraldiaren sekzioak ere izan ditugu oraingoan. Animatzen zarete kuirola praktikatzera gurekin?

Anatema : #5 atala: N O R M A L A (ginkana)

5. atal honetan Ehgam Donostialdea+eko kideen IraQueerle taldetik ekartzen diguten Jeanette Winterson-en «¿Por qué ser feliz cuando puedes ser normal?» liburuaren hausnarketarekin hasi gara. Ostean, Xiberura egin dugu salto eta bertan ospatutako Bekat’uros festaren antolatzaile den Atharratzeko Prefosta Gazte kolektiboarekin elkarrizketa bat izateko. Jarraitzeko, June Fernandezekin telefonoz aritu gara BIZI, bisexualitatea eta euskal komunitatea lotzen dituen proiektua, ezagutzeko. Bestalde, Anan Tema berri bat ere izan dugu. Denetarik, ginkana bat izan den programa honetan.

Anatema : #4 atala: U R T E B E R R I K O A S M O A K

Urte berriarekin askotan asmo berriak ere izaten dira, oraingo saioan horren inguruan arituko gara. Horregatik, Ehgam-eko asanblada ezberdinekin hitz-egingo dugu hurrengo hilabeteetarako dauzkaten ekimenen berri izateko.
Azpitestua sekzioa ere bueltatzen da eta Anan Tema inprobisazio-sekzioa ere izan dugu.