A desalambrar : U-26 Antifaxistak beti!
Hasteko Italiara joko dugu bertako ‘Cambiare Rotta’ gazte antolakunde komunistako kide den Francesscarekin mintzatzeko asmoz. Italian bizi duten egoeraz, kaleko zein korbatadun faxismoaz, Italiako historia antifaxistaz partisanoetatik gaur egun arte edota etsaia behingoz eta betirako suntsitzeko borrokamolde eta elkarlanaz arituko gara.
Faxismoari aurre egiteaz ari garela, gaurko abestiaren erradiografian Ana Tijoux eta Shadia Mansourren ‘Somos Sur’ kanta entzuteko aukera izango dugu. Musika orokorrean eta hip-hopa zer esanik ez, beti izan direlako erresistentzia eta borroka ideologikorako katalizatzaile paregabeak.
Ondoren kolaboratzaile berria aurkeztuko dizuegu atseginez. Gaur egun bizi dugun krisi klimatikoaren jatorri eta ondorioak jorratzen dituen hausnarketa dakarkigu Anek. Araba Bizirik plataformaren lana ta manifestua hizpide duelarik barrenak hustu eta kontzientziak puzteko asmoz eskeiniko digu bere estreinako kolaborazioa: Lurra herriari deika!
Bukatzeko, hitzak tartetxoan gaur 1969an ‘The Black Panter’ egunkarian argitaratutako editorial bat eskeiniko dizuegu. ‘Autodefentsarako Pantera Beltza Alderdia’ 1966an AEBetan sotutako erakunde politikoak formakuntzan eta autodefentsan sustraitzeaz gain, arrazakeria, kapitalismoa eta inperialismoaren kontrako borrokan oinarritu zituen bere ekintza eta pentsamendua.