A desalambrar : M-15 CAF jaitsi zaitez Israelen apartheidaren trenetik!

Datorren martxoaren 17an Gasteizen “CAF, jeitsi zaitez Israelen apartheidaren trenetik” izeneko txostenaren aurkezpena burutuko da CAF enpresak Palestinako okupazioan duen esku hartzea bertan behera uzteko kanpainaren baitan. Gaian sakontzeko BDZ-ko kidea den Alaitz Amondarain elkarrizketatuko dugu.

Abestiaren erradiografian ‘Servano’ Rojavatik iraultzaren arima islatu nahi duen erresistentzia abestia aurkeztuko digu Iñakik.

Palestinaren erresistentziaz ari garela, gaurko kolaborazioan Rafeef Ziadeh poetisa palestinarraren lanaren lagin bat aurkeztuko digu Ester Muñozek.

Amaitzeko hitzak tartetxoan Engelsek Marxi bere hiletan eskeinitako berbak izango ditugu esntzungai.

A desalambrar : M-1 Si vis pacem, para bellum!

Gaurko elkarrizketan, batzuentzat hasi berri den gudaz arituko gara. Ukranian gertatzen ari denaz, ari zenaz eta gerta daitekeenaz hausnartzeko, Irene Ruiz politologo eta kazetariarekin solastuko gara.

Abestiaren erradiografian ereserki antifaxista bilakatuko zen Einheitsfronlied edo Fronte Batua izeneko kanta aurkeztera dator ostean Iñaki. 1934an Bertolt Brecth eta Hanns Eisler sortutako obrak langileon batasunari abesten dio bihotz gorriz.

Kolaborazioan, Tamara Burke, iraultzarako nazien aurka borrokatu zuen beste emakume ahaztezin baten omenez ‘Tania’ ezizena jarri zuen emakume argentinarra, komunista eta noski, internazionalistaz arituko zaigu gerotxoago Itsaso Lekuona.

Bukatzeko eta hasierarekin lotuz, inork kontatu nahi ez zuen guda baten testigu izan den emakume baten poema bat izango dugu entzungai. Elena Zaslavskyk Donbasseko errealitatera gerturatuko digu hitzez hitz.

A desalambrar : O-22 Brigadak bueltan!

“35 urtez udagorritzen” horra hor Askapenak bere brigada kanpainareko aukeratutako leloa. Aurtengo brigaden nondik norakoak jakiteko gera zaitezte gurekin ta entzun gaurko elkarrizketan Askapenako kidea den Ester Muñozek azaltzeko dituenak.

Abestiaren erradiografian aurkezpenik behar ez duen “Internazionala”ren bertsio rockeroa dakarkigu Renek. Kantua ezagutzen ez baduzu, behar gaituzu. Kantua ezagutzen baduzu, merezi gaituzu.

Kolaborazioan, 2021ean Indian gertatutako nekazarien matxinada eta hauen garaipenei buruz barba egitera gerturatuko zaigu gaur Tamara.

Bukatzeko hausnarketarako tartea ere eskeiniko digu gaurko Hitzak tartetxoak. Indarkeriaz, bakezaletasunaz eta bion arteko erabilera politikoaz ezin finago aritu baitzen, beti bezala, Clara Zetkin, orain dela mende borobil bat hain zuzen.

A desalambrar : O-15 Kurdistanekiko elkartasunean martxan

Asteburuan amaitu da Frankfurretik Estrasburgora bidea egin duen kurdoen elkartasun martxa. 23 urte Turkiak bahituta daramatzan Ochalanen askatasunaren aldeko mobilizazio hontan parte hartu duen Askapenako kidea den Aratz Estonbarekin mintzatuko gara.

Abestiaren erradiografian 1959an Parisen Los Macucambos izeneko taldeak sortu zuen Marchina Pra Angela Davis kantua aurkeztera datorkigu Iñaki.

Kolaborazioan, liburu bat izango dugu mintzagai. ‘Covid19, la respuesta autoritaria y la estrategia del miedo’, bertan covid ortodoxiaren kontrako diskurtso anitzak aurkezten dira ta horien errepaso txiki bat egingo dugu Iñigo Bilboren eskutik.

Bukatzeko eta hasierara itzuliz, Choman Haedi kurduaren poema batekin utziko zaituztegu ‘Hitzak’ tartetxoan Esterren eskutik “Aberri, zer egin zurekin?”.

A desalambrar : O-08 Zer da dekolonialitatea?

Gaurko elkarrizketan dekolonitateari buruz jardungo gara, askapen borrokaren herramienta bezala. Horretarako José Romero Losaco elkarrizketatuko dugu.
Abestiaren erradiografian Savia Nuevaren “Simón Bolivar” abestia entzungo dugu.
Ondoren, PresoakSOS gure munduko preso politikoen inguruko tartetxoan Kolonbiaren inguruan arituko zaigu Walter.
Azkenik, Hitzak tartetxoan, Amelia Tiganus, aktibista abolizionistaren hitzak hartuko ditugu. 2017an Iruñean burututako prostituzio eta trataren inguruko nazioarteko jardunaldietarako idatzitako errelatuaren zati bat izango duzue entzungai Naiararen eskutik.

A desalambrar : O-2 Zer ari da gertatzen Ukranian?

Elkarrizketan Ukraniaren azken ordukoaz, historiaz eta bere gararrantzi geoestrategikoaz arituko gara gaurko gonbidatua dugun, Lur Gil internazionalistarekin.

Abestiaren erradiografian Gabino Palomares-en Mercado Persico aurkeztuko dizuegu. Bertan inperialista eta kapitalistei errepaso txukuna ematen die mexikarrak.

Kolaborazioan, Ebru Timtik eta Aisa Gokkan, bi emakume eta borrokalari kurduren bizitza, ekintza eta pentsamendura gerturatzeko aukera izango dugu gero, Ebru eta Aisa, egur bereko bi ezpalak! izenburupean Abe Belategik eskeiniko digun zutabean.

Bukatzeko socialista ta errepublikarra izan zen James Connolly irlanadarraren idaztietako bat eskeiniko dizuegu: 1907an erditutako “Guk Lurra besterik ez dugu nahi”

A desalambrar : U-25 Indiferentziari gorrotoa!

Gaurko elkarrizketan nazioarteko analista den Txente Rekondo izango dugu solaskide azken asteotan, Kazakhstan ematen ari diren matxinaden nondik norakoak ulertzeko beharrezkoak diren gakoak eskeintzeko asmoz.

Abestiaren erradiografian Adrian Goizueta argentinarraren ‘El Salvador, El Pueblo Vencerá’ diskaren parte den “Canción de Farabundo Martí” kantuaz arituko gara. Iraultzaile komunista honen amets zein borrokak bizirik dirautela oroitzeko aitzaki musikatu paregabea.

Abestiaren gaiarekin jarraituz, pasa den urtarrilaen 22an 90 urte bete zituen El Salvadorren eman zen nekazarien matxinada komunistari buruz arituko gara gaurko kolaborazioan. Bertan Farabundo Martík erein zuen hazi iraultzaileaz eta bere oinordeaz mintzatuko zaigu Jonathan.

Urtarrilaren 22an baita ere, baina kasu honetan 1891an jaio zen Antonio Gramsci. Filosofoa, marxista eta besteak beste kazetaria izan zen italiarra, baina ezerren gainetik militante komunista izan zenaren “Odio a los indiferentes” bere lanaren pasarte bat eskeiniko dizuegu hitzak tartetxoan.

A desalambrar : U-18 Gaztelan ere NATOri EZ!

Gaurko kolaborazioan Presoak SOS bildumaren atal berri bat eskeiniko dizuegu. Txileko preso politikoen egoera mahaigaineratu nahi du gaurkoan Walterrek, hausnarketa garbi eta interesgarri bat planteatuz… Geratu gurekin, entzun eta pentsatu.

Ezin genuen urtarrila pasatzen utzi Kubako iraultzaren garaipena gogoratu barik. Beraz, 1959Ko urtarrilaren 1eko inperialismo yankeearen porrot hura ospatzeko, Silvio Rodriguezen kantu, bat eskeiniko dizuegu, gaurko abestiaren erradiografian, Preludio de Girón.

Ondoren elkarrizketari ekingo diogu. Gaurkoan Gaztelara joko dugu bertako Izquierda Castellana alderdiko militantea den Albertorekin hitz egitera. Ekainean Madrilen burutuko den OTAN edo NATOren gailurraz batetik eta IzCa beraren kontrako azken erasoei buruz bestetik aritu gara besteak beste.

Azkenik, Hitzak tartetxoan Rosa Luxemburg ekarri nahi dugu gogora. 1919ko urtarrilaren 14an bere erahilketaren bezperan hain zuzen idatzi baitzituen ondorengo berba hilezkor: izan nintzen, naiz eta izango naiz.

A desalambrar : A-21 Txile: atzo, gaur eta etzi…

Hasteko Sandra Trafilaf Yáñez maputxea eta militante komunista izango dugu gurean. Sandrak 19 urte zituela eta Txileko diktaduraren aurka borrokatzen ari zela poliziak tiroz larri zauritu eta zortzi urtez kartzeleratu zuten. Espetxetik atera eta kazetaritza ikasi zuen, ordutikan ez dio idazteari eta militatzeari utzi. Adi beraz, badauka eta zer esan.

Abestiaren erradiografian Victor Jararen ‘Vientos del Pueblo’ dakarkigu gaur Iñakik. Pasa den abenduaren 19an Txileko hauteskundeetan ultraeskuin Pinochetista botere politiko instituzionaletik apur bat urrutiago geratu zela azpimarratu bai, baina faxismoak han ere dena “lotua eta ondo lotua” utzi zuela gogorarazteko asmoz.

Ondoren eta gaiari jarriki, Victor Jararen erahilketaz eta Txileko diktaduraren errepresioaren lagin txiki bati buruz arituko gara gaurko kolaborazioan. Kantautorearen borreroek ez zuten ziurrenik jakingo 44 tirok zenbat irakaspen ezkutzatzen zituzten.

Azkenik, Hitzak tartetxoan, Alfonso Sartrek miresmen eta maitasun osoz idatzitako poema bat eskeiniko dizuegu. “Pequeña elegía a un hombre delgado” noski, Argalari zuzendutako hitzak eta irrikak biltzen ditu. Gaur 43 urte betetzen dira faxistek Jose Miguel Beñaran erahil zutenetik, hauek ere bere ezjakintasunean Argalaren pentsamendu eta moldea hilezkor bihurtuz.

A desalambrar : A-14 Munduko preso politikoak kalera!

Hasteko Boliviara joango gara Gabriel Villalbari egindako elkarrizketan. Golpetik eta batez ere azken hilabeteetan eskubiak izandako oldarraldiaz arituko da bera.

Abestiaren erradiografian Rage Against the machine talde Amerikarraren Freedom kantua aurkeztuko digu Renek, berarekin Leonard Peltier preso politikoaren bizitza eta borroka ekarri nahi du gaurko saiora.

Ondoren, Walter Wendelinek bere kolaborazioan munduko preso politikoen inguruan ausnarketa egiten jarraitzen lagunduko digu.
Ostean, Hitzak tartetxoan, Saida Menephi ila alaman antolakunde sozialista klandestinoko kidea zen marrokiarraren hitz batzuk ekarriko dizkigu Esterrek. bera 1977ko Abenduaren 11an hil baitzen kartzelan egiten ari zen gose grebaren ondorioz. Batzuk, bizia eman baitute gosez, beste batzuoi askatasun gosea ireki ahal izateko. Jarrai dezagun gose hori zabaltzen!

A desalambrar : A-30 Izan pirata!

Hasteko datorren abenduaren 11n Gasteizko Gaztetxean ospatuko den Askapenak antolatutako jaialdi internazionalistaz arituko gara. Hortaz gain erakunde internazionalistak egin berri eta egiteko asmoarekin dagoenaz arituko zaizkigu Itsaso eta Saul Askapenako kideak.

Abestiaren erradiografian Habeas Corpus talde madrildarraren ‘La riqueza es un crimen’ kantua aurkeztuko digu Iñakik, munduko zati batek bestearen kontra eragindako zapalkuntza ozen salatzen duena.

Ondoren beste fitxaje berri bat aurkeztuko dizuegu atseginez. Jon Mikel Fernandezek bere lehendabiziko kolaborazioan aurrerantzean landuko dituen gaiak aurkeztuko dizkigu, internazionalismoari itsasoaren eta arrantzaren ikuspegitik heldu nahi diola aitortuz. Kapitalismoaren lehen gudu zelai izan omen zen ur masa erraldoi, ezezagun bezain misteriotsu ta askotan ilun honek bere baitan gordetzen dituen kontraesanekin bustitzera datorrela agindu ere.

Ostean, Hitzak tartetxoan, Shadia Abu Ghazaleh, FPLP-ko militante eta erresistentzia palestinarraren buruetako bat ekarri nahi dugu gogora. Atzo bete zituen 53 urte Shadiaren heriotzak, lehergailuak manipulatzen harrapatu zuenak. Borrokan jarraitzeagatik laga omen zituen atzerrian ikasketak, bere hitzetan, bere herrian titulua zintzilikatzeko paretarik euki ezean ez baitzuen zentzurik.

A desalambrar : A-16 NATO ez Gasteizen ez inon!

Hasteko Kelli Mafort Brasilgo MST-ko kidea elkarrizketatuko dugu. Ebanjelismoak eta pentekostalismoak Amerika Latinan duen eraginaz, fenomeno sozial gisa ulertuta MST-k berau ikertzeko garatu duen ikuspuntuaz mintzatuko gara.

Gaurko abestiaren erradiografian Inadaptats musika talde komunista eta indepentistaren kantu bat dakarkigu Iñakik. Bertan OTAN, euskaraz NATO, imperialismo yankiaren tresna bat dela, eta Euskal Herrian bezala, herri langile katalanak ere NATOri ezetz esan ziola gogoraraziko digu.

Ondoren eta aurreko abestiaren gaia askatu gabe ‘Okupatutako herria’ izeneko kolaborazioa eskeiniko digu Xabik borrokarako deia egiteko asmoz. Egunotan gure herrian NATOk gauzatzen ari dituen maniobra militarrak aitzaki argi azalduko dizkugu zeintzuk diren interes burges zein inperialistak defendatzen dituen beso armatuak. Bere hitzetan, “ezkutukoa denak ez duelako esan nahi existitzen ez denik”.

Kuba gabe ezer ez litzakelako berdina izango, irla txiki erraldoi honen aurkako eneagarren eraso inperialistari gure erantzun xumea egiteko asmoz, amaierako hitzak tartetxoan 70.hamarkadan, La Habanan bertan, Roque Daltonek idatzitako poemarekin utziko zaituztegu.

A desalambrar : A-19 Marichiweu товарищ

Gaurkoan ezinbestean Wallmapun jarri nahi dugu gure arreta, bertan errepresio latza jasaten ari baitira egunotan maputxeak polizia zein militarren eskutik. Txileko presidenteak dekretatutako Salbuespen Egoeraz, azken erasoetaz eta maputxeen borroka eta erresistentziaz hitz egiteko Gabi Basañes Wall Mapu-EH elkarteko kidea izango dugu gurekin.

Ondoren wallmapun geratuko gara gaurko abestiaren erradiografian Luanko musikari maputxearen ‘Sabor de mi Tierra’ izeneko rap-kunbia eskeiniko baitigu Renék. Hamaika aldiz irabaziko dugu! Edo mapunzungun hizkuntzan, Marichiweu!

Ondoren, aurtengo hirugarren kolaboratzaile berria aurkeztuko dizuegu. Itsaso Lekuonak bere asmoak argi utziko dizkigu hasieratik eta aurrerantzean internazionalismoa gorpuzten duten emakume erreferenteen izen eta izanak ekarriko dizkigula agindu ere. Herrion arteko elkartasuna osatzen duten ahizpen zerrenda goraipatuz.

Bukatzeko, hitzak tartetxoan pasa den azararoaren 7ko Urriko Iraultzaren urtemuga aitzaki Clara Zetkinen berbak eskeintzera gatoz. Munduko lehen estatu proletargoaren jaiotza eta antolakuntzatik bost urte pasa zirela bere ondorio eta oinarrizko ekarpenak mahaigaineratu baitzituen Clarak 1922an.

A desalambrar : A-02 Palestina, lurra eta askatasuna!

Hasteko Palestinarekiko elkartasunari nondik nora heldu behar diogun argitzera goaz, datorren ostiralean Maccabi Tel Aviv saskibaloi talde israeldar sionista izango baita Gasteizen bertan enegarrenez. Elkartasuna ekintza zein estrategia politikoan nola bihurtzen den hausnartzeko BDZ plataforma eta Askapenako kide den Ester Muñozekin solastuko gara.

Ondoren eta aurreko gaiari eutsiz, gaurko abestiaren erradiografian iparraldeko Xiberoots taldearen ‘Palestina’ izeneko kanta dakarkigu Iñakik. Zuberoatik elkartasun sustraiak opari.

Ondoren, eta bigarren astez jarraian, beste kolaboratzaile berri bat aurkeztuko dizuegu. Kapuscinkiren ‘Kristo fusilarekin’ liburuaz arituko zaigu Iñigo Bilbao. Internazionaliston liburutegietan ezinbestekotzat jotzen ditu kazetari poloniarraren idatziak mundu osoko liberazio borroka eta prozesuetan sakontzen duten heinean.

Bukatzeko, hitzak tartetxoan 1965ean Parisen bahituta, torturatua, erahila eta desagerrarazia izan zen Ben Barka sozialista marrokiarraren berbak izango ditugu entzungai, Tricontinentalarekin bat egiteko deia egiten zituenekoak hain zuzen.