­

A desalambrar : U-23 Sionismoarekin konplizitaterik ez!

Ehun egun baino gehiago igaro dira Palestinar herriak erresistentzia ekintza antolatuak aurrera eraman zituenetik, ehun egundik gora ere Israelgo estatu sionista genozidak errepresio mekanismo guztiak gogortu eta herri oso bat anikilatu nahian darabiltzala. Gaur gaurkoz 25.000 palestinar erahildako eta 30.000tik gora desagertu dira Gazan. Egoeraren analisi sakonago bat jasotze aldera Palestinarekin elkartasuna ekimeneko kidea den Ester elkarrizketauko dugu.

Abestiaren erradiografian ‘Invasores de Angola’ 70.hamarkadako abesti angolar herrikoia entzuteko aukera izango dugu. Angolaren inperialismoaren aurkako borroka oroitzearekin batera kapitalismoaren ezinbesteko zapalkuntza mekanismo konplizea, krudela bai baina gaindiezina ez dela oroitu dezagun.

100 urte bete dira 1923ko urtarrilaren 21an Lenin zendu zenetik. Pentsalari eta borrokalari boltxebikeak historian utzitako inpronta eta bereziki herri langileon eta proletargoaren askatasunerako askabideak arakatu eta burutu zituenaren bizitzaren inguruko laburbilduma txukuna eskeiniko digu Walter Wendelinek gaurko kolaborazioan.

A desalambrar : U-16 Independentziaren beharrezkotasuna eta bere mugak

2024ari hasiera emateko Karibeko itsasargi izan denari eskeiniko diogu gaurko elkarrizketa. Kubako iraultzaren garaipenak 65 urte bete dituen honetan prozesu iraultzaile honen analisian sakontzeko Euskadi-Kuba elkarteko kidea den Jose Manzaneda elkarrizketatuko dugu.

Abestiaren erradiografia ere Kubari eskeintzea erabaki dugu. 1959an bertan sorturiko ‘Los barbudos’ kantuaz gozatzeko aukera izango dugu René Touzet y su Orquesta-ren eskutik.

Karibea utzi gabe Kuba ondoko beste irla batera joko dugu. Haitik indepentzia lortu zuenetik 220 urte igaro diren honetan kolonia frantsesa izan zenaren historia eta gaur egungo egoeraren azterketa interesgarria dakarkigu Jhasna Artolak gaurko kolaborazioan. Abya Yalan ustezko independentzia lortu zuen lehenengo herrialdearen errealitateak ondo baino hobeto azaltzen du independentzia ez dela, gaur gaurkoz, askatasun edota justiziaren adibide.

A desalambrar : A-12 Otsoa hemen da!

Argentinara joko dugu gaur pasa den hauteskundeetako emaitzen zergaitia hausnartu eta Milei presidente faxista boterean egonda eragin ditzakeen ondorioak aurreikusteko asmoz. Horretarako solaskide paregabea dugu, Negro Soares abokatu argentinarra eta ‘Convocatoria II.Indepencia’ erakundeko kidea.

Abestiaren erradiografian El carrao de Palmarito musika taldeak 1993an grabatutako ‘Guayana Esequiba’ kantua izango dugu entzungai. Historian zehar kolonialismoak utzitako zaurien beste adibide bat.

Burgesia boterearekin batzutan bozka bidez egiten dela eta besteetan indarrez gogoraraziko digun kolaborazioa dugu gaurkoan. Txilen militarrek emandako Estatu kolpetik 50 urte igaro diren honetan ‘La batalla de Chile’ izeneko trilogia dokumetala aurkeztu eta gomendatuko digu Iñigo Bilbaok.

A desalambrar : A-21 Maputxe herria erresistentzian!

Azken irratsaioan kolaborazioaren tartea bete zuen Maputxe herriaren egoerak latzak. Gaurkoan gaian sakondu nahi izan dugu Gabi, EH-Wallmapu elkarteko kidea zuzenean elkarrizketatuz. Komunero maputxeen espetxeratze etengabeak eta Txileko estatuak herri maputxeari ezartzen dizkion neurri errepresiboak azaldu eta salatuko ditu.

Abestiaren erradiografian esklabutza eta kolonialismoaren aurkako ereserkia izan zitekeena, 80. hamarkada hasi berri zegoela Bob Marley jamaikarrak erditutako ‘Redemtion song’ abestiak zera dio: esklabotza mentaletik burujabetu gaitezen.

Amaitze aldera, ‘Lurra eta lurraldea’ izenburua duen kolaborazioa mardula, Bionekazaritzako kidea den Janireren ahots eta hitzetatik.

A desalambrar : A-07 Konplizeak begi puntuan

Gaurko irratsaioan ere Palestinar erresistentzia babestea dagokigu. Pasa den urriaren 28an Bilbon «Gora Palestinar erresistentzia! Sionismoa Genozida» lelopean burututako manifestazio nazional jendetsuaren balorazioa zein datorren azaroak 11, lelo berdinak batuta, burutuko diren mobilizaioetan parte hartzeko deialdia zabaltzeko asmoz Israeli Boikot, Desinbertsio eta Zigor edo BDZ-ko kidea den Alaitz Amondarain izango dugu solaskide.

Abestiaren erradiografian Palestinarekin elkartasunean sortutako abestia izango dugu baitare: ‘Boiccot Israel’. Gazan sarraskiak aurrera darrai, Iñakiren hitzetan kupidagabe ari dira sionistak. Baina herri Palestinarraren triskantza hilabeteko kontua ez dela gogorarazi eta herri borrokalari honek erresistitu, izan eta antolatzeko duen gaitasuna adieraztera ere bagatoz 2014an sortutako rap honen bitartez. Gora Palestinar Erresistentzia.

Kolaborazioan Abya Yalara joko dugu, ‘Wallmapu Euskal Herria’ eragileak esateko dituenak entzuteko asmoz. Salaketaz beteriko adierazpen hauetan komunero maputxeen espetxeratze etengabeak nabarmendu eta Txileko estatuak herri maputxeari ezartzen dizkion errepresio forma ezberdinak ezagutaraziko dituzte.

A desalambrar : E-27 Altxa Abya Yala!

Kurtsoko azken programa honetan luze eta zabal hitz egin dugu Carlos Aznarezekin AbyaYalako egoeraren inguruan.

A desalambrar : E-20 Inperialismoari tripak ateratzen

Kurtxo hasieran bezla, Gaurko elkarrizketan Italiako egoera sozio-politikoa aztertu nahi dugu bide batez Europarena ere hausnartzen dugun bitartean. Sara Frioni, cambiare rotta, gazte antolakunde comunista italiarreko kidea izango dugu mintzalagun.

Ostean abestiaren erradiografian Al Namrood-en «Xenofobia» izango dugu entzungai.

Azkenik kolaborazioan 70-80ko hamarkadetan zehar Hego Amerikan milaka pertsona izan ziren erahilak, atxilotuak edota desagertuak AEBetatik gidatutako Condor Operazioa zeritzon horretan. Sarraski honetan ofiziala ez den OTANen partehartze eskutuaz mintzatuko da Shaila Fernandez gaurko kolaborazioan.

A desalambrar : E-13 Guerra hotsak ekialdetik!

Gaurko elkarrizketa etxe hontako magazina den Hizpide saioan izan da emititua beraz esker mila zuoi aurrena. Bertan Askapenako kidea den Ainhoa Alberdi internazionalista izan dute gonbidatu Ekialde Hurbileko egoeraz mintzatzeko.

Ostean abestiaren erradiografian Banda Bassotti, 1989an sortutako rock, ska eta punk talde italiarraren ‘Un altro giorno d’amore’ izango dugu entzungai.

Azkenik kolaborazioan humanitarismoaren humanitate faltaz aritu zaigu besteak beste Aitor Bikandi hausnarketa eta ekintza politikorako gonbite gisa.

A desalambrar : E-06 Berriz altxa Haiti!

Haitiren egoera sozio-politikora gerturatu nahi dugu gaurkoan eta horretarako Islanda Micherline elkarrizketatuko dugu. La Vía Campesinako parte den erakunde bateko kidea da bera Rasin Kan Pèp La antolakundearen barne egoteaz gain.

Ostean abestiaren erradiografian Ali Primera kantautore iraultzaile venezolarraren ‘Basta de hipocresia’ kantu zorrotz, zintzo eta zuzena aditzeko parada hartuko dugu.

Gaurko kolaborazioan 1986ko pelikula argentinarra ekarri nahi dugu gogora, Hector Oliverak zuzendutako “La noche de los lápices” haiz zuzen ere. Memoria ariketa hau Iñigo Bilbaoren eskutik biziko dugu, filmak ondo baino hobeto islatzen baitu zinema politikoa deritzonaren zentzu eta fundamentua.

A desalambrar : M-30 Euskal Herria salgai!

Pasa den maiatzaren 23an Barakaldon Banku Mundialak burutatuko bisitaren arira erakunde honen kontra antolatutako mobilizazioari heldu nahi diogu eta horretarako egun hartako antolatzaile izan zen Araba Bizirik elkarteko kidea den Iñigo Lezarekin solasteko aukera izango dugu.

Ondoren abestiaren erradiografian Vallekaseko No Konforme rock taldeak Berta Caceres hondurastarraren omenez sortutako ‘Seremos Millones’ kantua entzuteko aukera izango dugu.

Abestia soilik ez, gaurkoan kolaborazioa ere eskeiniko diogu Berta Cáceresi. Lurraren defentsan eta uraren pribatizazioaren aurka tinko borrokatzeagatik akatu zutenaren bizi, pentsamolde eta ekintzen errepasoa egingo dugu Itsaso Lekuonaren eskutik.

A desalambrar : M-23 Aukerarik gabeko hauteskundeak

Pasa den maiatzaren 14an Turkian burututako hauteskundeen emaitzetatik tiraka bertako egoera zein bere inguruan edota mundu mailan izango dituen ondorio eta eraginak aztertu nahi ditugu gaur gure elkarrizketatuarekin batera, abokatua eta militante internazionalista den Aratz Estonbarekin hain zuzen.

Ostean abestiaren erradiografian Ali Primera kantautore iraultzaile venezolarraren ‘Basta de hipocresia’ kantu zorrotz, zintzo eta zuzena aditzeko parada hartuko dugu.

Amaiera aldera gaurko kolaborazioan “Marxismoa Abya Yalan” bildumaren hirugarren kapitulua eskeini nahi dizuegu, pentsamendu marxista latinoamerikarraren argazkia eskeini digun Jonathan Montilla internazionalistaren esku eta ahotik.

A desalambrar : M-16 Gogoratzen ahal duzue Txileko altxamendua?

Gaurko elkarrizketan Txile aldera jo nahi dugu bertako koiuntura politikoa zein maputxeen egoera aztertzeko asmoz. Horretarako Sandra Trafilaf Yáñez izango dugu mintzalagun. Sandra maputxea eta militante komunista da, 19 urte eskaz zituelarik Txileko diktaduraren aurka borrokatzen ari zela poliziak tiroz larri zauritu eta zortzi urtez kartzeleratu zuten. Ordutikan ez dio pentsatu eta borrokatzeari utzi.

Maputxe herriaz ari garela ondorengo abestiaren erradiografiarako Waikil rapero maputxearen ‘Truful-truful’ kantua aukeratu dugu.

Bukatzeko gaurko kolaborazioan “Marxismoa Abya Yalan” izendaturiko hausnarketaren bildumaren bigarren zatia plazaratu nahi dizuegu, pentsamendu marxista latinoamerikarraren argazkia eskeini digun Jonathan Montilla internazionalistaren ahots eta arkatzetik.

A desalambrar : M-2 EgunOTAN Ukranian

Gaurko elkarrizketan Ukrainiako egoeraren jarraipena eta azken ordukoak ezagutzea dugu asmoa eta horretarako Nahia Sanzo gonbidatu nahi izan dugu, kazetari, soziologo eta Geopolitikaz ikerketa taldeko kidea.

Abestiaren erradiografian Maiatzaren lehenaren ereserki kubatarra entzun bakarrik ez, bere jatorria eta sortzaileak zeintzuk izan ziren ere jakingo dugu.

Kolaborazioan pentsamendu marxista latinoamerikarraren berri emateko asmoz datorkigu amaitzeko Jonathan Montilla.

A desalambrar : A

Hauts, lur eta hondar astintzeko gogoz gatoz gaur, hasteko beraz Saharako egoera sozio-politikoaz mintzatu nahi dugu, Euskal Herriko saharar diasporaren parte de Mohamed kidearekin.

Jarraitzeko abestiaren erradiografian Mestisay musika talde kanariarra izango dugu entzungai. Sulema izena daraman kantuak emakume sahararrak oroitu eta omentzen ditu.

Amaitzeko ondorengo kolaborazioan, lurrari so jarri eta “Nekazarien borroken garrantziaz” hausnartuko dugu Bionekazaritzako kide den Janireren hitz eta ahotsaren bitartez.