Iruña-Veleia auzia, epaiaren zain
Joan zen asteazkenean, otsailaren 19an, amaitu zen Iruña-Veleiako aurkikuntzei buruzko epaiketa. Hamabi saio izan dituen epaiketan Fiskaltza eta Akusazio partikularra (Arabako Foru Aldundiko abokatua) aztarnategian aurkitutako piezak Eusebio Gil-ek faltsutu zituela frogatzen saiatu dira, baina ez dute lortu.
Nola lortuko dute, ba? Horretarako lehendabizi grafitoak faltsuak direla frogatu behar dute-eta! Eta hori ezin da epai bidez argitu, zientziaren bidea baliatu behar da horretarako. Hala ere, epaiketa antolatzeko orduan arlo horretan ez murgiltzeko erabaki zen, defentsari aukera zintifikoa ukatuz. Epaiketa hasi zen egunean, “inoiz hartu behar ez zuen bidea hartu duela Iruña-Veleiaren afera” adierazi zuen Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak. Kontseiluaren iritziz, epai-bidez ez, baizik eta bide zientifikotik argitu beharrekoa da Iruña-Veleiaren auzia. Bat nator guztiz iritzi eta adierazpen hauekin.
Irregulartasun asko gertatu dira Iruña-Veleiaren afera eraman den moduan eta interes ezkutuak susmatzen ditut honen atzean. Aurkitutako ezohiko grafitoak
2006an aurkeztu ziren eta, denbora gutxira, piztu ziren dudak Euskarari, kristautasunaren hedapenari eta antzinateari buruzko jakintza goitik behera aldatzen zutelako. 2008an Aldundiak, txostenak jaso baino lehenago ere, faltsutzat jo zituen grafitoak –ez froga zientifikorik eginez, baizik eta teorietan oinarritutako iritziak balioztatuz– eta garai horretan aztarnategia ustiatzen zuen Lurmen enpresa kaleratu zuen. 2009an Eliseo Gil aztarnategiko zuzendari ohiaren, Oscar Escribano geologoaren eta Rubén Cerdán ikerlariaren aurkako salaketa jarri zuen eta aztarnategiko kudeaketa Unibertsitateari eman zion. Unibertsitateak makina-hondeatzaile bat sartu zuen, pieza gehienak agertu ziren tokian… Eta, azkenean, 11 urteren buruan, egunotan egin da epaiketa. Azpimarratu behar da denbora luze honetan piezak Foru Aldundiaren eskuetan izan dira eta zaintza katea ez dela bete.
Epaiketako azken aurreko egunean, gainera, fiskalak “omisio” delitua ere egotzi dio eta honek atea zabaltzen dio Eliseo zigortzeko aukerari, baita piezak berak faltsutu zituela frogatuko ez balitz ere. Argi dago Eliseo Gil kondenatu nahi dutela edozein modutan eta argi utzi nahi dute grafitoak faltsuak direla. Hamaika urte hauetan, gainera, komunikabide gehienek iritzi publikoari piezak faltsuak direla sinetsarazteko lana egin dute eta Eliseo Gil suntsitu dute, faltsutzailetzat joz. Akusatuei azken hitzak esateko ematen zaien aukeran, Eliseok bere errugabetasuna aldarrikatu zuen, sufrikario urte luzeak gogoratu zituen eta justizia egingo den konfiantza adierazi zuen. Orain auzia epaiaren zain gelditu da eta epaileak du hitza. Epai-sisteman konfiantzarik ez eduki arren, absoluzioa izango dela espero dut. Zeren eta, bere abokatuak esandakoa errepikatuz, “politikoki, sozialki eta mediatikoki jadanik Eliseo kondenatuta egon baita 11 urtez”.
Araba Hizpide (2020-02-21)
Mikel Lacalle (ZAPateneo)
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!