Hauteskundeen ondorena
Hortxe dabiltza alderdi politiko gutiak euren oinarri sozialari galdezka ea aurrera egin behar den inbestidura horren alde finkatu diren irizpideekin. Somatzen dut alderdi bakoitzeko zuzendaritzak asmo ez beti berdinaz ekiten diola barne-demokrazia saio honi, besteak beste bakoitzak jokoan daukanaren munta ez delako berdina. Eta, hala ere, nago gehienetan nabarmena dela aldarrikatzen dutenaren aurkako jarrera: hots, interes partidistak nagusi. Beraz, nik nireari: zer egingo du EHBk baldin eta Pedro-Pablok gobernu-proposamen formalik aurkezten badute? Badakit gaia ezkerreko abertzaleen artean oraintxe eztabaidatzen ari dela, denetarik entzun dut (oso urrutira jo gabe, badakit Nafarroan batez ere jarrera hagitz kontrajarriak agertu zirela Chiviteren gobernua erraztu ez erraztu ebazterakoan). Oraingoan gainera litekeen gauza da EHBren bozak irrelebanteak izatea, … eta agian horrek argigarriagoa egiten du eztabaida.
Nik, dudarik ez: gobernu hori posiblea izan dadin beharrezkoa izango dena dugu egin beharrekoa. Argi esanik: ezeren truke. Izan ere, nik uste nuen asunto hauek argituak genituela, unilateralitatearen inbentu hori mahai gainean agertu zenetik. Hau da: gure indar instituzionala erabiliko dugu guri komeni zaigunaren arabera (eta, nire ustez, aurrerapauso estrategiko eta, ahal dela, itzulezinak emateko). Beraz, prozesu hauetan negoziaziorik ez. Zero. Sánchez presidente jarriko, sinpleki supereskuinari tarterik ez emateko. Arnas luzeko asmoa da Espainia aldatu nahi izatea (begira ezazue Podemos.en estrategia-aldaketa kopernikanoa, orain botere instituzionala ukitu nahian edozein tokitan, Madril, Lakua, Gasteizeko udala, … Ai, zeruen asaltoa). Beraz, presarik gabe, egin dezagun sinpleki posible dena: fundamentalismoari ateak itxi. Deus ere eskatu gabe, ezen eta, zer espero daiteke gaurko PSOErengandik? Gogora dezagun zein giro duen Sánchezek alderdi barruan, nola dabiltzan CEOE, Europako Batzordea, OCDEa, argi dago zeintzuk diren bere politika ekonomikoaren mugak (harro onartuak), eta afera nazionalari dagokionez erakutsi digu zein den bere ikuspegia. Eta? Uste al dugu gizon/alderdi horrekin inolako aurrerapauso sendorik egin daitekeenik epe motzean? Bat ere ez. Beraz, lagun diezaiegun biei (Pablo eta Pedrori) boterearen kudeaketa eskuratzen, eta bidal dezagun Espainiako eskuin genuinoa pikutara, katakonbetara. Horrelako zerbait egin genuen Gora Gasteiz!.ekin, horrela jokatu dugu udal askoren osaketan (eta bete-betean asmatzen dugula deritzot), horrela itxi diogu bidea Navarra Sumari (egingo dugu balantzea, lasai). Eta hori egiterakoan argi badugu zertarako egiten dugun, txapo, ez gara etsipenen kiribilean eroriko. Bestela, gure bozen truke zerbait lortzearekin tematzen bagara, jakinik Espainiatik gaur eta hemen zer espero dezakegun, ohiko autoengainua eta, gero, haserrea. Eta bide hori saiatua dugu maiz, eta jakin beharko genuke eskorpioiak ezin diola garraiobide duen igelari koskarik egin, … kalean egoerari buelta emateko indar nahikorik ez badu. Beraz, dotoreziaz, alaitasunaz baina inozokeriareik gabe, ongi etorri bikote!, erakutsi zertarako zareten kapaz eta, horren arabera, txalotuko dizuegu edo irainduko, .. baina bitartean indarra kalean metatuz, hortxe baitago, beti bezala, gakoa. (A, beno, baina, eskatu gabe ere, gure jarrera instituzionalak eremuren batean gutxieneko joko-arau argi batzuk sor daitezen laguntzen badu, perfektu, .. esate baterako, presoen kaleratzeari gutxieneko Estatu-politika razonable bat, …).
Txema Matanzas
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!