11-13 sumarioko auziperatuon mezua
Irailaren 16an epaituko dituzten 47 euskal herritarrek mezu hau igorri nahi izan dute. Haien artean daude Ane Zelaia, Egoitz Lopez de Lacalle, Izaskun Abaigar, Nagore Lopez de Luzuriaga eta Gorka Gonzalez arabarrak. Maiatzaren 14an asanblada bat deitu dute 19:30ean Landatxon.
Ezer baino lehen zinez eskertu nahi dugu azken asteotan gure herri eta auzoetan sentitzen ari garen berotasun eta hurbiltasuna. Asko eta asko izan dira gutako bakoitzak jaso dituen elkartasun keinuak, berdin gure familietan, koadriletan, lantokietan, parte garen kolektibo eta komunitateetan, mugitzen garen kaleetan eta bizi garen auzo eta herrietan. Elkartasun adierazpen bakoitzak gure gogo-bihotzak goxatu ditu. Babestuak eta zainduak sentitzen gara. Hurbil ditugun pertsona horiei guztiei bihoakie gure maitasuna eta esker ona.
Epaiketaren datak gainera datozkigu eta buru-belarri lanean jarri gara. Aste honetan bertan polizia gutako askoren etxeetara etorri da Espainiako Entzutegi Nazionalaren zitazioa ematera. Beste kasu batzuetan komisariara deituak izan gara, zitazio hau bertan jasotzeko. Aurrez gure abokatuei jakinarazi zitzaien bezala, orain guri zuzenean jakinarazi digute irailaren 16an hasiko dela Espainiako Entzutegi Nazionalean gure aurkako epaiketa.
Auziperatuok kezkaz bizi dugu makroepaiketa honek suposa dezakeena, baina ilusioz eta indarrez beteta gaude gure aurkako ekinbide judizial, mediatiko eta politikoari aurre egiteko. Horretarako, lantaldeetan antolatu gara eta koordinazio bilerak egiten dihardugu, epaiketak berarekin dakarren lan eskergari ahalik eta ondoen aurre egiteko.
Elkar hartuz eta zainduz modu kolektiboan erantzungo diogu jazarpen honi guztiari.
Batetik epaiketa ondo prestatzeko beharrezkoak diren zereginetan murgilduak gaude jada (lekukoak, defentsari dagozkionak, azpiegiturak, garraio bitartekoak e.,a.). Bestetik, epaiketak suposatuko digun galera ekonomiko ikaragarria arintzeko moduak aztertzen ari gara. Eta azkenik, epaiketa honen bidegabekeria ikaragarria salatu, jasotzen ari garen elkartasun guztia antolatu eta epaiketa honen oinarrian dagoen preso eta erbesteratuen egoera konpontzeko aldarrikatuz mobilizazio herritar indartsu bat abiatzeko prestaketak ere abiatu ditugu.
Ekinbide ezberdinak ditugu esku artean, eta ekainaren 1ean Donostian egingo dugun agerraldian emango ditugu xehetasun guztiak.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!