Jarrai dezagun libreki informatzen
Mikel Saenz de Buruaga Hala Bediko kazetaria absolbitu dutela jakin berri dugu gaurkoan. Epai honek, Mozal Legea deuseztatzearen alde eta kazetaritza libre baten alde lan egiten dugunoi lege injustuei aurre egitea posible dela erakutsi digu. Kasu honek, 2017an Axier Lopez Argiako kazetariaren kasuak bezala, nola jokatu behar dugun erakusten digu: lehenik eta behin gertakaria jaso (argazki zein bideoen bidez); ondoren publiko egin. Neurri errepresiboa iristen denean, isuna ordaintzeari uko egin eta kaltetuaren inguruan elkartasuna eraiki. Zorionak Hala Bedi egindako lanagatik!
Mozal Legeak berak polizia grabatzea gure eskubidea dela jasotzen duen arren, etengabe saiatu dira eskubide hori urratzen. 2017an Axier Lopezen kasuan, polizia grabatzea legezkoa zela onartu zuten, epaiketa baino egun bat lehenago bere aurkako karguak deuseztatuz.
Oraingoan, polizia grabatzea, informatzea, delitu ez dela jakinda, desobedientziaren aitzakiapean zigortu nahi izan dute Mikel Saenz de Buruaga Hala Bediko kazetaria. Baina beste behin ere arrazoia dugula onartu dute, absolbitu egin baitute.
Honekin, beste behin ere, beldurra zabaldu nahi izan dute. Oraindik ere, jende askok pentsatuko du ezin duela polizia grabatu edo polizia grabatzeak beste zenbait arazo ekar ditzakeela. Baina ez! Salaketa, elkartasun kanpaina eta mobilizazioei esker, Eusko Jaurlaritza geldiaraztea lortu dugu, eta ez diogu legea nahi duen bezala aplikatzen utziko. Polizia grabatzea eta informatzea gure eskubidea delako, jar ditzagun praktikan gure eskubideak!
Baina noski, Mozal Legea ez da kazetari, argazki edo irudien aferetara mugatzen, 2015.urtean onartu zenetik milaka aldiz aplikatu dute kolore guztietako poliziek Hego Euskal Herrian. Helburu argi batekin aplikatu dute lege hau, beldurra hedatzeko helburuarekin. Beldurra zabaldu nahi dute, poliziek egiten dituzten gehiegikerien lekukotasunak ezkutatu; finean, inpunitate osoz jardun nahi dute. Adierazpen askatasuna erabat murriztu nahi dute. Sorgin ehiza berria, betiko helburuei jarraitzeko: disidentziarekin bukatu.
Guk argi dugu gure eskubideak, gure eskubide zibil eta politikoak erabili behar ditugula. Izan ere, ezinbesteko tresna dira pertsona bezala garatzeko eta jendaurre bezala aurrera jarraitzeko ere. Eskubide gero eta gehiago, askatasunetik gero eta hurbilago.
Beraz, jarrai dezagun Mozal Legearen aurka eta gure eskubide zibil eta politikoen alde mobilizatzen eta elkartasuna artikulatzen. Jarrai dezagun libreki informatzen!
Mozal Legeari ez!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!