«#NikEreBai» -Ruben Sanchez-
Iraultza Txikien Akanpadan parte hartu nuen lehenengoz gizonezkoen arteko ikastaro/lantegi batean. Gehienok feministen lanak akuilaturik hurbildu ginelakoan nago, gehienongan sumatu nuen zerbait, –halako mea culpa bat?–egiteko gogoa.
Atera zen ondorioetako bat, nire ustez nagusia, izan zen, bortxatzaileak eta erasotzaileak ez direla hutsetik sortzen, gizonezkoen artean erantsirik ditugun jarrera-iruzkin-jokamolde-txiste-mikroeraso matxisten haztegitik baizik. Ekosistema horrek elikatzen du erasoa, erasotzailea. Gu, ekosistemako eragile aktibo ez garenean, hartzaile pasibo gara. Gizonezkoek, esaterako, ez ditugu gizonezkoak matxistatzat salatzen, normalean hori tokian tokiko feministari lagatzen diogu.
Hamabi urterekin herriko festetan neska bati atzetik hurbildu eta titiak ukitu nizkion, hamaseirekin beste bati ipurdia ukitu nion, koadrilakoekin neskak “sailkatu” ditut beren fisikoarengatik…
Oso interesgarria izan zen, baita ere, salaketa baten ondoren erasotzaile batekin zer lanketa egin eztabaidatzea. Hor, berriz ere, feministak dira –eta ez gizonezko erasotzailearen kuadrilla/familia, adibidez–, erasotzaileak laguntza psikologikoa hartu dezan eskatzen/bultzatzen dutenak.
Zer egin ahal dugu hegemonia-piramidearen puntako besaulkian eserita gauden gizonezko zuriok? Beharbada gure bizibidea errepasatu aurrena. Beharbada “ni” –edo holakoetarako hain emankorra suertatzen den “nire lagun bat”– izan gara, gara, jarrera, iruzkin, txiste eta mikro eraso matxistak egin ditugunak; baita gure ondoan ikusi, eta anaia, koadrilako laguna edo aitari ezer esan ez diogunak. Izan ere, emakume guztiek inoiz #nikerebai bat jasan badute, gizonezko guztiek #nikerebai eragin dugu.
#Nikerebai: arrebaren aldean ia ez nuen etxeko lanik egin amaren etxean, hamabi urterekin herriko festetan neska bati atzetik hurbildu eta titiak ukitu nizkion, hamaseirekin beste bati ipurdia ukitu nion. Koadrilakoekin neskak “sailkatu” ditut beren fisikoarengatik, beren itxura fisikoak deuseztatu ditut, gurean ere mutil ligoiak –eta hitzaren zentzu onenean “kabroiak”– izan dira, baina neskak potro berotzaileak –ez bagenuen “ze puta” esan–. Behin putetxe batera joan ginen.
“El que no bote maricón” kantatu eta “neska hori tortillera da” esan dut. Hainbat lagun emakumezkori hitza zapaldu diot, ehun aldiz gutxietsi ditut. Heldu zaizkit whatsappera mila txiste txar, zein bideo matxista, eta ez dut neurri gogorrik hartu. Erasotzaile bat edo beste ezagutu dut, ez dut jakin nola jokatu, eta bizkarra eman diot hari, neska erasotuari, eta egoerari berari.
Familia eta koadrila arrunt bateko gizonezko zuri hetero hegemonikoa: #nikerebai. #gukerebai.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!