«Hertzainak» -Jon Martinez Larrea-
Aurten betetzen dira 35 urte Hertzainak taldeak bere lehenengo diskoa atera zuenetik, euskal rockaren mugarri bat izan zen, eta horrez gain, garai eta belaunaldi baten isla da. Kantautoreekin aspertuta, klixe zaharrak apurtu eta euskaraz rock egitea posiblea zela erakutsi zuten. Bidenabar, Gasteizen sortzen ari zen giro alternatiboaren (Hala Bedi, prozesio ateoak, jai alternatiboak, gaztetxea…) erakusgarri ezin hobea da.
Jon Martinez Larrea
Josu Zabalaren konposizioek, Gariren ahotsak eta Titoren saxoak erritmo berriak ekarri zituzten gurera; rock, ska eta reggae nahastuz. Orduz geroztik, arrasto jamaikarra desagertuz joan zen beraien musikan, popera hurbildu ziren eta Aitormena bezalako kantu mitikoak utzi ziguten.
Letretan 1980eko hamarkadaren errealitate gordina zein iraultzeko asmoak agertzen ziren. Errepresioa saihestezina zen eta Kontrola edo Si Vis Pacem, Parabellum abestietan azaltzen da. Pakean utzi arten borrokaren gogortasuna azpimarratzeaz aparte, Javier San Martin Piti Komando Autonomoen kideari omenaldi bat da. Era berean, desenkantua Eh Txo! eta jaken aldaketa Kamaradan agertzen dira.
Punkak dogma guztiekin apurtu zituen, posiblea izan zen rock euskaraz egitea, ez zuen diru asko eman, baina alaiagoa izan zen. Dena kritikagarria zen, baita ezker abertzalea ere, eta Drogak AEKn abestian euskal ikuspegi tradizionalarekin ez haustea leporatu zioten. Askoz agerikoa da Arraultz bat pinu batean, Karra Elejalderen hitzak eta Banda Municipal de Ska-ren haize eta oihuekin batera, euskal mito guztiak deuseztatuak izan ziren eta Euskadi Tropikala ortzi-muga bezala agertu zen.
Finean, disko horretan belaunaldi baten borrokak, frustrazioak, kontraesanak eta, batez ere, utopiak laburbiltzen dira. Dena zalantzan jarri eta euskara rockarekin betirako nahastu zuten.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!