Uhintifada: «Palestinan okupazioak bizitzako arlo guztiak menperatzen ditu, baita futbola ere, kirola eguneroko bizimoduko jarduera baita»
Markaz Shabab Tulkarem izen bereko errefuxiatuen eremuko futbol taldea da, Tulkarem hirian, Zisjordaniako lurralde okupatuetako iparraldean. Jokalari errefuxiatuez osatutako taldea izanik, ohiko taldeek ez dituzten oztopoei aurre egin behar izan diete: aurrekontu murritza, azpiegituretan gabeziak, taldekideen mugikortasun zailtasunak…
Hala eta guztiz ere, errefuxiatuen kanpamenduko kultur ekimen baten baitan sortutako kluba lehenengo mailan jokatzera ere iritsi da. Iruñeko kazetari talde batek Markaz Tulkaremeko jokalarien bizipenak eta gorabeherak jarraitu zituen iragan urteko denboraldian, eta esperientzia horiek laster argitaratuko duten argazki liburu batera biltzeko lanetan dabiltza: Markaz Tulkarem, el retorno del equipo refugiado.
Erreportari horietako bat izan dugu solaskide aste honetan Uhintifadako mikrofonootan, Helena Bengoetxea. Kazetari eta dokumentalgile naparrak azaldu digu zein baldintzetan garatzen den kirol jarduera eremu okupatuetan, eta zer nolako zailtasunei egin behar dieten aurre errefuxiatuek futbolean aritzeko.
Azken batean, futbola, eta oro har kirola eta jolasa, eguneroko bizimoduaren jarduerak dira, eta bizitzako beste arlo asko bezala okupazioak baldintzatuta daude.
Adibidez, kontatu du taldekide asko kartzelatik pasatu direla, eta askoren etxean presoak eta martiriak daudela. Halaber, azpimarratu du futbolean aritzea, bizitzako beste edozein jardueran aritzea bezala, bizitzari eustea da; eta Palestinan bizitzea irautea da.
-
Uhintifada: "Palestinan okupazioak bizitzako arlo guztiak menperatzen ditu, baita futbola ere, kirola eguneroko bizimoduko jarduera baita"??:??:??
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!