Armagintza eta euskal erantzukizuna
“Kontzientziaren mugetatik haratago”izenburupean argitaratu zuen Günther Anders filosofoak Hiroshiman bonba atomikoa jaurtitzeko agindua eman zuen Claude Eatherly soldadu ohiarekin izandako eskutitz-trukaketa.Eatherlypsikiatrikoan zegoen, errudun-kontzientziak jota, nahiz eta EEBBetan askorentzat heroi bat izan.
Iñaki Etaio
Anders-entzat, munstrokeria horren erantzuletako bat izan arren, biktima ere bazen.Nahiz eta administrazioakburu-gaixotzat hartu eta itxi, bere ingurunea baino osasungarriago zegoen, erruaz kontziente zelako eta ahaztu nahi ez zuelako.
Aldiz, egindako basakeria gainditu eta normaltasunez bizi ziren soldadu ohiak osasuntsu omen zeuden jendarte horretan. Bonba jaurti zuen Enola Gay bonbaketariko tripulazio-kidea zen Joe Stiborik-ek arinki azaldu zuen: “bonba bat baino ez zen izan, handiagoa zena ordea”.
Aipatutako liburuak hausnartzeko elementu interesgarriak ditu, hemen bertan egunerokotasun osokoak.Euskal Herritik bonba atomikorik jaurti ez badira ere, herri batzuen hondamendia dosifikatzen da. Urte hasieran Gasteizen egindako Gerrarako Eusko Label armakjardunaldietan salatu denez,hemen armagintza oso presente dago, nahiz eta Radio Euskadiko elkarrizketa batean Urkullu ehiza-armetara mugatzen saiatu.
Batzuentzat harrotasun-iturri den tradizio handiko euskal armagintzak bere horretan dirau, ekoizpen solik militarra ala zibila ere daukaten enpresak 100 baino gehiago izanda (ikusi web-ean Gasteizkoak kolektiboaren “Estasguerras son muynuestras”). SAPA, Aernnova, ITP edoSenerbezalako enpresek bere lanean darraite, banku askoren (BBVA, Caixabank, Caja Rural, Kutxabank…) finantzazioa eskuratzen eta instituzio publikoen (nagusiki Eusko Jaurlaritza, baina ez bakarrik) diru-laguntzaketa sariak er ejasotzen.
Bitartean, milaka kilometrotara, pasa den urtera arteBilboko portuan ontziratutako bonbak Yemenen etengabean erortzen dira, euskal piezez hornitutako Eurofighter-rek Yemen eta beste herri batzuk bonbardatzen dituzte edota hemengo enpresekin kolaborazioak dituen sektore aeronautiko sionistak palestinarren garbiketa ahalbidetzen du.
Era berean, euskal unibertsitate publiko zein pribatuetan garatzen den ikerketak eta sinatzen diren hitzarmenek heriotza-industria honetan topatzen dute ere beren aplikazioa. Beste herrietako biktimen odolak ez du Euskal lurra zipriztintzen fisikoki baina hemengo enpresa, instituzio eta langile asko heriotzaz, mutilazioaz eta dramaz zikinduta daude.
Izan ere, heriotza-industria kate luze bat da, non eragile askoren inplikazioa behar den, suntsiketa-produktuak negozio-bidea aukeratzen duten enpresarietatik haratago. Eskrupulurik gabeko negozio bat baino ez da haientzat; estaltzen saiatu behar dena, baina negozio huts bat, non etika lehiakortasunerako oztopoa baino ez den.
Humanismo baloreen izenean negozio hori alboratzeko eskatzea harrapakaria belarjale bihurtzeko eskatzea bezain alferrekoa da.
Historiak erakutsi diguere kapitalismoak ez duela funtzionatzen merkatu libre batean eta kapitalistek Estatuaren instituzioen estaldura daukatela beren jardueretarako. Euskal armagintzak jasotzen duen diru publikoak baita ikerketa zentro publikoekiko kolaborazioek agerian uzten dute instituzioen erantzukizuna.
Nagusia den klase burgesaren interesak defendatzeaz gain, gainontzeko herritarren interesak defendatzea omen badagokie, ez legoke gaizki beste herrietako pertsonen interesen alde egiteko eskatzea, hemen ekoiztutako gailuek hilda ez izateko eskubide apala bada ere… Nahiz eta inposturik ez ordaindu hemen, bizitzarako eskubidea daukate beren herrietan.
Beste aldetik, ezin dugu ahaztu langileak ere kate horren ezinbesteko parte direla, armen diseinuan, ekoizpenaren fase ezberdinetan, logistikan edo armen garraioan. Kate-begi hauek gabe, heriotza-kiribil honek ez luke jarraituko herriak eta pertsonak triskatzen. Anders-ek azaltzen zuen gehiegitan ez ditugula lotzen gure ekimenak eta ondorioak, eta ohartarazten zuen bakoitzaren lana diluitzen eta ondorioen arduraren karga desagerrarazten saiatzeaz.
Ihes-bide ezberdinak daude langilearen kontzientzia deskargatzen saiatzeko: ekintzaren ondorioa zorian utziz (fusilamendu pelotoietan jaurtigairik gabeko fusilen moduan, agian nik ekoitzitako bonbek ez dute inor afektatu… ez dut inoiz jakingo), norberak egin ezean beste batek egingo lukeela, lan bat egitera mugatzen ari dela, aginduak betetzen ari dela (“transmisio-uhal hutsa” izanda erantzukizun osoa beste bati transferituz) edo elikatu beharreko seme-alaben defentsak beste seme-alaben heriotza edota mutilazioak justifikatzea (“nireak”, inoiz ezagutuko ez ditudan “beste horien” gainetik).
Baina parte-hartzaile zuzenez gain, jendarte baten parte bezala guztiok daukaguerantzukizuna. Ezaguna da III Reich-enkolektibitate batzuen sarraskien aurrean Alemaniako populazioak izandako konplizitatea edota Argentinan30.000 lagun desagerrarazi zutenean klase ertaineko zati handiak izandakoez-sinetsi-nahi jokabidea, suma zitekeena ez zela hainbesterako izango auto-sinestaraziz. Hurbilago, azken hamarkadetako milaka tortura kasuen aurrean ukatze edota gutxitze jarrera oso zabalduta egon da askoren artean hemen ere.
Galdetu behar diogu gure buruari ea ez garen antzeko zerbait egiten ari eusko label armagintzarekin. Ardura daukagu, lehenik eta behin, hemen zer ekoizten den eta zertarako erabiltzen den jakiteko etaezagutarazteko, ez-ikuste posizio erosoak alboratuz. Mugimendu antimilitaristak jakinarazi digu aspaldidanik datu zehatzekin. Horretaz haratago, beharrezkoa da instituzioak presionatu industria-mota hau inolako bultzada publikorik ez jasotzeko eta erabilera militarrak ez dituzten enpresetara eraldatzeko eskatzeko.
Ez dezatela saldu eta ez dezagula erosi ankerkeria hau ekonomiaren edota lan-postuen izenean. Euskal instituzioetatik bertatik zabaldutako eta hain era akritikoanbarneratzendugun jendarte solidario izatearen ideia hori astindu behar duguere, auto-konplazentzia lasaigarria deseginez. Elkartasun-marketina baino ez diren instituzioen diru-laguntza eta kooperazio-proiektu askok ezin dute zuritu euskal armen ekoizpen eta esportazioaren errealitate gordina. Besteherrien triskantzaren konplize zuzenak edo ez-zuzenak garen bitartean, hemengo gobernu eta instituzioek heriotza-merkatua babesten duten bitartean, ez gara gehiegi ezberdintzen EEBBetako jendartetik non Hiroshima bonbardatu zutenek ulertze eta gorespena zeukaten.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!